okupazioa

Euskara

Absolbitu egin dituzte Hondarribiko gaztetxeko hiru gazte inputatuak

Hondarribiko GaztetxeaAsier Perez-Karkamo. bidaasoa.hitza.eus.- Epaileak ebatzi du ezin dela okupazioa zigortu, jabeak abandonatutako eraikinean sartu direlako.

Irungo epaileak absolbitu egin ditu Hondarribiko Egiluz jauregiaren okupazioaren harira identifikatutako hiru gazteak. Apirilaren 29an egin zuten epaiketa azkarra, eta bistaren ondoren epaiaren zain geratu zen auzia. Atzo jaso zuten gazteek sententzia. Epaileak uste du okupazioa ezin dela zigortu, jabeak abandonatutako eraikina delako okupatu dena.

Zer da okupazioa?

fotoborrokagaraia.- Jabetza pribatuaren kontrako sabotaje edo expropiazioa burutzeko bitartekoa da. Honek, de facto, legalidade burgesa gainditzen duen aktibitate bat eskatzen duelarik. Alegia, sistema juridikoaren limiteak gainditzen ditu praktika honek, horregatik errepresioa ekarri lezake.

Sistema politiko honen zutabe nagusia plusbalioaren eraketan oinarritzen den esplotazio harremana dela kontuan hartuz, honen existentziak jabetza pribatua eta klase sozialak sortu eta etengabe birsortzen ditu, eta horrekin batera, langileria desjabetuaren eta burgesia/jabegoaren arteko klase borroka ematen da.

RSS - okupazioa-rako harpidetza egin