Zer da okupazioa?

fotoborrokagaraia.- Jabetza pribatuaren kontrako sabotaje edo expropiazioa burutzeko bitartekoa da. Honek, de facto, legalidade burgesa gainditzen duen aktibitate bat eskatzen duelarik. Alegia, sistema juridikoaren limiteak gainditzen ditu praktika honek, horregatik errepresioa ekarri lezake.

Sistema politiko honen zutabe nagusia plusbalioaren eraketan oinarritzen den esplotazio harremana dela kontuan hartuz, honen existentziak jabetza pribatua eta klase sozialak sortu eta etengabe birsortzen ditu, eta horrekin batera, langileria desjabetuaren eta burgesia/jabegoaren arteko klase borroka ematen da.

Hau esanda, jabetza pribatuak nori laguntzen dion ulertu behar dugu: bere lan indarra salduz irabazitako soldatarekin kotxe zaharra erosi duen eta hipoteka ordaintzen ari den langile klaseko emakumea, edo bitarteko produktiboen jabetza generazioz generazio herentziaz pasatzen doan eta langileen esplotaziotik dirua ateratzen duen familia burgesa. Manifestu komunistak esaten duen bezala:

“Os aterráis de que queremos abolir la propiedad privada, ¡como ya en el seno de vuestra sociedad actual, la propiedad privada no estuviese abolida para nueve décimas partes de la población, como si no existiese precisamente a costa de no para esas nueve décimas partes! Que es pues en rigor lo que nos reprocháis? Querer destruir un régimen de propiedad que tiene por necesaria condición el despojo de la inmensa mayoría de la sociedad. Nos reprocháis, para decirlo una vez querer abolir vuestra propiedad. Pues si, a eso es a lo que aspiramos. (…) El comunismo no priva a nadie del poder de apropiarse productos sociales, lo único que no admite es el poder de usurpar por medio de esta apropiación el trabajo ajeno.” (Marx eta Engels, 1847)

garbi ikusten da jabetza pribatuaren existentzia zeini komeni zaion: jabetza guztia duen populazioari, populaiozaren %10ari, hau da, burgesiari. Era berean langile klaseko kideoi komeni zaigun bakarra jabetza pribatuaren abolizioa (hau da gure gainean burgesiak daukan nagusitasunaren oinarria) eta jabetza kolektiboan oinarritzen den gizarte bat eraikitzea da, hori lortzeko okupazioa bitarteko bezela erabiliz.

Askotan, okupazioa etxebizitzarekin lotzen badugu ere, eta dokumentu honetan enfasia egiten zaion arren, ezin dugu ahaztu okupazioa etxebizitzaz haratago doan bitartekoa dela: lurren okupazioa, bitarteko produktiboen okupazioa,…

ZERGATIK OKUPATU?

Azken aldian, EH-ko okupazio mugimendua bide onetik dijoanaren afirmazioa entzun ohi da, besteak beste etxe asko okupatzen ari direlako azken boladan, eta horrek “bitartekoa helburu bihurtzea” ulertzera eramaten gaitu. Lehen aipatu bezala, okupazioa bitarteko moduan ulertu behar dugu eta ez helburu bezala.

Kapitalak eraikina: espekulatzeko, plusbalioaren errealizazioa burutzeko, langileak hurrengo egunean lanera joateko behar duen deskantsua izateko eta balioaren balorizazioa egiteko behar du. Motzean esanda etekin ekonomikoa ateratzeko. Era berean, langile klasea sisteman subordinatuta egoteko merkantzia aproposa zaio etxebizitza, jakinda, kontsumitu beharreko merkantzia bat dela, langilea bizi osorako hipotekatzera behartzen du. Horren eraginez, langile horri sistemaren arauetan galtzea besterik ez zaio geratzen. Langile klasekoontzat ordea, etxebizitzak betetzen duen funtzio bakarra gure erreprodukziorako espazio lasaia izatea da.

Mugimendu okupa batek okupatzen hasi aurretik garbi eduki behar duena zera da: estrategia baten beharra bitartekoa helburu ez bilakatzeko eta ekintza kontzientea izateko. Lehen aipatu dudan bezala, okupazioa jabetza pribatuaren kontrako sabotaje edo expropiazioa lortzeko bitartekoa da, non bitarteko hori desjabetuok jabetza pribatua abolitu eta jabetza kolektiboa eraikitzeko erabili behar dugun. Horregatik, mugimendu okupa mugimendu iraultzaiearen baitan joan behar da. Alegia, totalidadea aldatzeko borrokatzen duen mugimendu bat. Horregatik, okupazioaren taktika sektorial hau gainerako borrokekin koordinatuta zein norabide berdinean joatea ezinbestekoa da, beraz, okupazioaren taktika, klase estrategiari subordinatua egon behar da.

Iraultza politiko-soziala emateko, alegia, Euskal Herriko metabolismo sozialaren forma ekonomikoa aldatzeko, baldintza batzuk beharrezkoak dira, besteak beste: klase kontzientziaren hedapena edo atxikipena langile klasearen kapa handi batean. Egun, baldintza hau oraindik urruti edo hobe esanda baldintza hau ez dugunez, gaur egun iraultzaieoi dagokigun funtzioa, beharrezkoa dugun klase kontzientzia hori hedatzea izango da, langile klasea klase politiko bihurtzeko eta aipaturiko iraultza politiko-soziala emateko.

Horregatik, borroka sektorialak norabide berdinean joan behar dutela esaten denean, honi egiten zaio erreferentzia, hasiera batean frente desberdin hauen lanetako bat klase kontzientziaren hedapena eta artikulazioa izango delako: bakoitza bere borroka sektorialetik (hezkuntzatik, genero auziaren borrokatik) edo gure kasura ekarriz taktika sektorialetik (jabetza pribatuarena abolizioa eta jabetza kolektiboaren artikulazioa-egikaritzea). Ebidentemente mugimendu okuparena barne. Klase kontzientziaz hitz egiten denean denok berdin ulertzeko honela definitzen da: langile klasea bere interes historikoaz jabetzea, alegia, klaserik gabeko gizartearen beharraz jabetzea eta hau borrokatuko duen klase politikoa bihurtzea.

Hau argi izanda, ezin dugu ulertu, kontzientzia soilik, hitzaldi teoriko batzuen bitartez edo okupatu eta gero ateratzen dugun irakurketa politikoaren bitartez sortuko dugunik, nahiz eta hauek ere funtzio hori bete. Klase kontzientzia kapa handiago batengana iristeko, praktika forma berrien bitartez kontzientzia hedatzea izan behar da iraultzaieon lana. Alegia, komunismoa gaurtik eraikitzen hasi behar gara, kontzientzia sortzeko funtzioa edukiko duelarik, besteak beste. Azkenean, sistemari to jodido subordinatuta dagoen langile hark ikusteko benetan, zein harreman sozialek asetzen dituen bere beharrak eta interesak, beste modu batera esanda, bere interes historikoak begiz ikusi (harreman komunistak) eta horrekiko atxikipena sentitzeko.

Hau, okupatzen ditugun espazioetan praktikan jarriz, eta jabetza kolektiboko formak eskatzen dituen erlazio sozial berriak martxan jarriz. Izan etxebizitza edo enpresa okupatuan. Hala ere, proiektu hauek beraien fruitua emateko, edo praktika forma horiekin klase kontzientzia lortzeko, besteak beste, kontuan izan beharreko 5 puntu identifikatzen dira:

  1. Okupazioa klase elkartasunaren ekintza bihurtzen denean eta praktika isolatu (kanpo proiekziorik gabekoa) eta indibidualista ez denean sortzen dela kontzientzia.
  2. Okupazioaren praktika errealaren inguruan okupazioaren inguruko klase irakurketa kritikoa egiten denean.
  3. Okupazioa jabego kolektiboa eratzeko erabiltzen dugunean ez horrenbeste erabilera pribatura murrizten denean.
  4. Komunismorako gogo iraultzailea pizten da: okupazioaren ekintza antolatuak bere baitan, obretarako (fontaneria, elektrizitatea,…), autodefentsa juridikoa, autodefentsa mekanismo errealen gaitasun antolatuak, uztartzen ditugunean langile antolakundearen baitan. Osotasunak (aurrez aipatutako gaitasunek) indarra emanez izaera kolektiboari, lanaren banaketak langile boterearen indarra erakutsiz, maila xueman bada ere.
  5. Langile klaseko perfil desberdinetako sektoreekin batera martxan jartzea lortzen dugunean, bereziki, behar inmediato handiena dutenengana iristen garenean: etorkiñak, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, gazte prekarioak, desauziatuak, pentsionistak, langile kanporatuak, etxegabeak…

Ezinbestekoa zaigu, okupazio lokal, espontaneo eta partzialetatik maila handiko langile antolakundeek izan eskualde zein nazional mailakoek, era antolatuan eta lanaren banaketa antolatu batekin okupazio sistematikoa burutzea, langile botere antolatua elikatzeko eta kapitalaren eraso errepresiboa zailtzeko. Aurrez aipatu den bezala, kanpo proiekzioa eta langile klaseko perfil desberdinetako sektoreekin martxan jartzea ere berebizikoa zaigu. Adibidez, iratiko basoan, bertako lurrak eta bordak okupatuz eta bertan harreman komunistak esperimentatu eta produkzio erlazio forma berriak sortuz, 50 laguneko komuna sozialista bat sortzen dugula pentsatu. Proiektu iraultzaie honek inongo kanpo proiekziorik (gainontzeko langile klaseak proiektu honetako harremana ikusteko proposamen komunikatiboa) ez badu, komunak iraultza prozesuari egin diezaioken potentziala ez du aprobetxatuko, proezesu honi egingo dion ekarpen nagusia harreman komunista esperimentatzea eta bertatik, partaideek irakaspena ateratzea lortuko baitute. Azken funtzio hau ere ezinbestekoa zaigu iraultza prozesuan, baina ezin dugu ahaztu, egunen batean esperimentazio horretan ateratako irakaspenak gizarte komunista batean aplikatzeko aurrez iraultza eman behar dugula, eta horretarako aurrez aipatu den bezala, harreman komunistak esperimentatzearekin batera, langile klasea klase politiko potente bat izan dadin kontzientzia iraultzaiearen edapena ezinbestekoa da. Horregatik, horrelako esperientzien zutabe nagusietako bat kanpo proiekzioa izatea garrantzitsua da, praktikaren bitartez kontzientzia sortzen laguntzeko. Bestalde, langile klaseko perfil homogeneo bati zuzentzea ohituta gauden etapa honetan, joera horri buelta emateko konpromiso militantea behar dugu, pixkanaka betiko borroka komunitatean gabiltzan, gazte jurru sujetutik atera eta langile klaseko sektoreekin konektatu eta artikulatzeko beharra dugula bistakoa baita. Izan ere, hori emateko baldintzak presente ditugu egun, eta koiunturaren arabera baldintza horiek askotan handitu egingo zaizkigu, batez ere Krisi garaietan.

Modu horretan, gure gune okupatuak erlazio sozial komunisten esperimentazioak izateko baliatzen baditugu, kontu handia izan beharko dugu egungo erlazio sozialen kategoriak ez erreproduzitzen (edo ahalik eta gutxien erreproduzitzen), horretarako lehenik kapital harremana zertan oinarritzen den ikertu beharko dugularik, alden neurrian berau ez erreproduzitzeko. Azkenean kontziente izan behar gara oraindik ez dauzkagula baldintzak, balio formatik haratago gure behar guztiak asetzeko, nahiz eta helburua hori izan. Baina tendendentzia edo norabidea hori izan behar du, berriz errepikatuz, langile boterearen egituraketarako taktika proposamen honek: maila nazionalean kordinatuta komuna sozialista txikiak sortuz, kapitalari espazioak kendu, esperientzietatik irakaspenak atera eta kontzientzia sortzeko norabidean joango da besteak beste.

Hau izan beharko litzateke, hasieran okupa mugimendua zen eta taktika honen aplikazioarekin langile mugimendu antolatua bihurtuko litzateken abangoardiaren linea estrategikoaren norabidea.

Hala ere, koiunturaren arabera klase estrategiaren baitan espazio okupatuek ere beste funtzio batzuk bete ditzazkete. Motzean esanda, iraultzaieok deskantsatzeko eta gure burua zaintzeko funtzioa ere hartu lezake, edo okupatu eta etxea alkilatzeko behar den dirua irabazten (soldatapeko lanean) denbora galdu beharrean militantzian zentratzeko (hala ere, forma hauek beti elkartasun antolatuan, jabego kolektiboaren forman eta ez bakoitza bere etxe okupaz kezkatuta soilik). Esandakoa, pixkanaka aurrez aipatu dugun tendentzia hartzea komeniko litzaioke langile mugimendu antolatuari, alegia, balio formatik kanpo harremantzen den jabetza kolektiboko espazioak sortzea.

LANGILE MUGIMENDU ANTOLATUAREN OKUPA FRENTEAREN ANTOLAKETA EREDUA:

– Borroka ideologikoaz arduratzen direnak: Nahiz eta lan hau talde guztiak izan, taldetxo bat etxebizitzaren funtzionamendua (espekulazioa, honen funtzioa sistema kapitalistan, gentrifikazioa,…) sakonago lantzea interesgarria da, ondoren ahalik eta modu xinpleen eta adibideekin azaltzeko okupazioaren zein jabetza pribatuaren abolizioaren zilegitasuna eta hartara kapa gehiago konbentzitzeko ahalmena izateko.

– Lantalde teknikoa: Zerradurak irekitzen dakiten pertsonak, elektrizistak, iturginak, igeltseroak, informatikariak, jakintza juridikoa, etab…

– Okupazio bulegoa: Okupazioan interesa dutenekin kontaktua izateko espazioa izango litzateke hau. Bulego honen existentziaren propagandari bultzada haundia ematea garrantzitsua izango delarik, esate baterako, auzo marginaletan edo langile auzoetan, enpresetan, diputazioen komedore sozialetan eta horrelako lekuetan, “etxebizitzarekin arazoa? Etorri-deitu okupazio bulegora 666666666” jartzen duen kartelak jarriz zein komunikatzeko beste mila modu bilatuz. Alegia, ezinbestekoa da, lo egiteko espazioaren behar inmediatoa duten horiekin konektatzea, guregana gerturatzeko eta proiektua proposatzeko. Proiektu edo proposamena modu askotakoa izan daiteke, hala ere aurrerago jabetza kolektiboaren proposamen konkretu bat azalduko da. Beste puntu garrantzitsu bat, interesatuekin edukitzen dugun harremana izango da, alegia, bulegoa ezin da ONG-bat izan, arazoa duenak, bere arazoa konpontzean ere mugimenduaren parte izateko konpromisoa eta ahal duten neurrian eta ahal duten eran laguntzeko konpromisoa eskatu behar zaiela uste dut. Hasieratik bukaerara beraien konpromisoa eta proiektuak eskatzen dituen baldintzak betetzea eskatu behar zaizkie.

– Autodefentsa lan taldea: Desalojo baten aurrean zein edozer behar dela, herri mugimenduarekin harremanak egingo dituen lan taldea, autodefentsa mekanismoen inguruan bereziki pentsatuko duen lan taldea.

JABETZA KOLEKTIBOAREN PROPOSAMEN PRAKTIKOA: Etxebizitza parke okupatu kolektiboa

Proposamen hau, aurreko antolaketa ereduarekin batera proposatzen da. Hala ere, aurreko antolaketa ereduak ez du zertan soilik proposamen praktiko honekin joan beharrik.

Auzo/herri/eskualdean (antolatzen garen moduaren arabera) dugun “etxebizitza parke okupatu kolektiboaren” erabilera ahalmena, soilik mugimenduko kideak edukiko lukete. Kide bakoitzak, ahal bada, bere beharrak asetzeko behar duen espazioaren erabilera izango du, nahiz eta espazio hori berea ez izan. Etxebizitzako gela batean, mugimenudko hiru kide badaude (etxebizitza parke okupatu kolektiboan espazio gehiago ez dagoelako), arazoa ez da hiru horiena, kolektiboarena baizik, horregatik beste etxe bat okupatzeko ardura kolektiboarena izango da, erabaki hauek denak, objektu kolektiboen erabilerarako epea (kotxea Mireiak behar du astelehenean) asanbladetan hartuko direlarik. Era berean, objektu guztiak (butanoak, erreminta kaxak, plaka solarrak, autoak, mahaiak…) langile mugimendu antolatuarenak (antolatutako esparrukoarenak: auzo/herri/eskualde) izango dira.

Hala ere, proposamen hau, langile mugimendu antolatuari dagokio fintzea eta gorpuztea, hau zirriborro xume bat da, jabetza kolektiboaz hitz egiten denean, gutxi gora behera zertaz hitz egiten den ohartzeko hain zuzen.

OKUPAZIORAKO BIDEO ZEIN TXOSTEN INTERESGRRIAK:

  • Okupazioaren ondorio juridikoak jakiteko: Youtube: Delito de ocupacion
  • Bonbinak irekitzeko, llave inglesarekin: Youtube: Como fuerzan lasa cerraduras los ladrones y como evtarlo.
  • Bonbinak, extractorearekin nola ireki: Youtube: Cerradura tesa abierta con extractor.
  • Testu interesgarria etxebizitzaren funtzionamendua ulertzeko: “Auge y crisis de la vivienda en españa” seminario economia critica taifa
  • Banku batzuen etxebizitza hutsak non dauden bilatzeko: La sareb es nuestra
  • Espazioaren antolaketa sistema kapitalistan, gentrifikazioa: David Harvey-en testuak. Adibidez, la conquista del espacio.
  • Madrilgo okupazio bulegoaren gida.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.