Eskerrik asko Txingudira Eguzkiarekin Hezeguneen Munduko Eguna ospatzera etorri zaretenoi

Eguzki.- Eskerrik asko, otsailak 2, hezeguneen nazioarteko eguna ospatzeko eta Txingudiko Parkeko San Lorenzo aintzirarekin gertatzen ari dena salatzeko Eguzki talde ekologistarekin elkartu zareten guztioi.





Berriki, prentsan, ikusi dugu Irungo udal oposizioko lau taldeetatik hiruk –SPI, EAJ-PNV eta EH Bildu– beren desberdintasun ideologikoak alde batera utzi eta elkarrekin lan egin dutela Plaiaundin dauden kirol-instalazioak birkokatzeko gaia mugitzeko eta behin betiko irtenbide bat bilatzeko.
Datorren urtean, 2019an, Txingudiko Eremuaren Baliabide Naturalak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia indarrean sartu zela zilarrezko ezteiak beteko dira.