EAJk, SPIk eta EH Bilduk atzo Plaiaundiko kirol instalazioen trasladoaren inguruan hartutako erabakiak argitzen dituzte
Irungo bozeramaile bilera egin da gaur goizean urtarrilaren 10ean definitu ziren Plaiaundiko kirol instalazioen trasladoaren inguruan gelditzen ziren 4 alternatibetan lan egiten jarraitzeko.

Gaur, EH Bilduk erregistro bidez sartu du Irungo hirigintza arloak eginiko txostenaren gainean koalizio abertzaleak egin duen balorazioa.
Irungo EHBilduk, egun hauetan Plaiaundiko pisten leku aldatzearen inguruan atera diren albisteak direla eta, honako adierazpen hauek egin nahi ditu.

Irungo EH Bildu.- 20 urte luze pasa dira Plaiaundiko kirol instalazioak Plaiaundi Parke ekologikoaren eremutik atera behar zirela. 20 urte horietan PSOE egon da Irungo udal gobernuan, urte luze horien lekuko dira gaur egungo PSOEren zinegotzi batzuk, eta ez dute inolako urratsik eman. Azken urte hauetan alderdi honek berak kokaleku berria Zubieta proposatu izan du eta plan orokorrean bertan ere hori defendatu eta onartu egin da.