
Irungo EH Bildu.- 2013.ko abenduko osoko bilkuran, Bidasoaldeko hainbat eragilek idatzi eta BILDU - EB Berdeak Udal taldeak aurkeztuta, Plaiaundiko kirol azpiegiturak eremu horretatik ateratzea proposatzen zuen mozioa eztabaidatu zen Udalbatzan.
Mozio horren eztabaida gorabeheratsua izan bazen ere, ñabardurak ñabardura, talde guztiak ados jarri ginen kirol azpiegitura horiek eremu horretatik lehenbailehen atera behar zirela esateko.
Irungo EH BILDUk Osoko bilkura ezkero hainbat talde politikok erakutsi duen jarreraren aurrean bere kezka azaldu nahi idatzi honen bitartez. Hain zuzen ere, Irundik kanpo eta Irungo Udala ez den beste instituzioei begira PNV zein PSE taldeak egin dituzten adierazpenak ez ditugu ulertzen ezta konpartitzen ere.