Hemen bildutako eragileok euskarak gure herrian duen presentzia urriaz kezkaturik, eta beronen normalkuntza prozesuan eragiteko asmoz, duela hilabete batzuk biltzen hasi ginen. Hala, hastapen hartan, Antxeta Irratia, Betti-Gotti euskara taldea, EKT euskal kultur taldea, Irunabar Bertsolarien Elkartea, Irun Iruten euskara taldea eta Irungo AEK euskaltegiko kideok hasi ginen batzen.
Ezbairik gabe, asko dira sortu berri den talde honen helburuak, baina lanean nonbaitetik hasi behar, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, hainbat kultur ekitaldiz osatutako astea antolatzeari ekitea erabaki genuen. Horrela bada, beste eragile batzuekin harremanetan jarrita, Irungo Udala batu zitzaigun egitasmo honetara, baita geroago, Irungo Atsegiña, Motor Elkatea eta Luma ere.