Ostegunean berriz Patxi Ruizekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Irunen
Gaurkoan Patxik bere 17. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Ezarritako berrogeialdia ekainaren 9ra arte mantenduko diote, eta denbora horretan ezingo du ezta abokatuen bisita ere jaso. Covid-19az geroztik kartzela horretan onartutako bideo-deiak ere ez dizkiote emango, erizaindegiko moduluan estaldura falta dela argudiatuta.