bidasoa.hitza.eus.- Imanol Saiz.-Sahararen aldeko martxari hasiera eman zioten atzo Irunen. Sindikatuek eta eragileek «sahararrek bizi duten gera egoera larria salatzeko» probestu zuten atzokoa eta zentzu horretan, konponbiderako zenbait puntu aldarrikatu zituzten.
Atzo, Euskal Herriko herri askotan bezala, Saharako Herriaren aldeko kontzentrazioa egin zen, sortzen ari diren albiste berrien aurrean. Saharako komunitateak egin zuen deialdia gure eskualdean, berak dinamizatu baitzuen protesta. Kontzentrazioaren amaieran jakinarazpen bat irakurri zen, uneko egoera eta haraino nola iritsi den azaltzeko.
Kabigorri.- Saharako gaztediak eskubide anitzen urraketa jasaten du behin eta berriz, baina nazioarteak ez entzunarena egiten jarraitzen du.