Irungo Harrera Sarea.- Ostiral arratsaldean, Irungo Harrera Sareak, Irungo migratzaileentzako aterpetxearen parean bi kanping denda jarri ditu, ostegun gauean azpiegitura honetan bi pertsona hartzea uko egin ostean. Bart, lau izan dira kalean lo egitera behartuak izan diren migratzaileak.
LAB.- Gaur, Bilboko Eusko Jaurlaritzako Delegaritzan Haurreskolak Partzuergoaren mahai negoziatzailea bildu da. 2018an Haurreskolak Partzuergoaren langileentzat LAB sindikatuak sinatutako akordioan garatzeke zeuden kudeaketa arloko negoziazioan aurrera egiteko asmoz etorri gara. Izatez, 2018ko akordioa sinatu genuenetik, bere garapena lortzeko helburua izan dugu eta horren alde etengabe lan egin dugu.
Abotsanitz.- Berriro egin du Higertokik eta udal gobernuak berriro beste aldera begiratu du. Udaran inongo udal lizentziarik gabe zuhaitz eta landaredi mozketa eta betelana egin zuen bezala, oraingoan baimenik gabe argazkian ikusten den eraikina altxatzen hasi da Zaldunborda Gaineko megaoutletaren bultzatzaileak.