Azaroaren 11n Euskal Herriko etxeek ateak irekiko dizkiote Bizilagunak ekimenari
Aurten ere estereotipoak eta aurreiritziak hausten dituen bazkari multikulturalaz gozatzeko gogoz gaude eta Bizilagunak 2018 abian da! Gonbidatuak gaude parte hartzera bazkarietan.
BIZILAGUNAK zer da?
Bertako eta atzerritik etorritako norbanakoak eta familiak mahai baten inguruan elkartzea helburu duen egitasmoa da.

Hurrengo larunbatean, hilaren 21ean, Irunen lehenengo aldiz MUNDUKO ARROZAK ekitaldia burutuko da.  Goizeko 11:00tatik 14:00ak arte ZABALTZA PLAZAn herrialde ezberdinetako 19 talde bilduko dira, eta bakoitzak jatorriko herrialdeetako teknikak erabiliz, beraien erara prestatuko dute arroza.
Joan apirilaren 6an LANBIDE-ko web orrialde ofizialean Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruko irizpideak argitaratu ziren. Dokumentu honetako orrialdean pertsona atzerritar orok Estatuan hiru hilabete badaramatza, Atzerritarren Nortasun Zenbakia (AIZ) derrigorrez eskatu behar duela dio. Baina egoera irregularrean dauden pertsona atzerritarrek ezin dute AIZa aurkeztu.
Joan den otsailaren 6an 15 lagun hil ziren Ceutara iritsi nahian. Horregatik eta Goardia Zibilak geldiarazi zituen moduagatik, Villabona, Oñate, Oiartzun, Donostia, Bergara, Arrasate, Antzuola, Errenteria, Tolosa, Usurbil, Andoain, Azpeitia eta Irungo udalek adierazpena onartu dute.
