SOS kirofanoak

Euskara

Hondarribiko alkateari "jarrera publikoa agertzeko" eskatu dio Osasun Bidasoa Plataformak, beste udalerri batzuek egin duten bezala

sos quirofanos paralización

Bidasoa Osasun Plataforma.- Bidasoa Osasun Plataformak eskualdeko ospitale berriaren etorkizuna udal kaltetuen, ospitaleko sanitarioen, sindikatuen eta eskualdeko elkarteen parte-hartzearekin egitearen aldeko kanpaina jarraitzen du.

Bidasoa Osasun Plataformak Lesakan larunbat honetan egingo den kontzentrazio bat egiteko deia egin du

Data: 
Larunbata, Otsaila 12, 2022 - 18:00
Non: 
Plaza Zaharra, Lesaka

Cartel Concentracion Lesaka

Osasun Bidasoa Plataforma'k dei egiten die herritarrei otsailaren 12an, arratsaldeko 18:00tan Lesakako Plaza Zaharrean eginen den kontzentrazioan parte hartzera.

Ostiral honetan beste kontzentrazio bat SOS Kirofanoetan Bidasoako Ospitalean

Data: 
Ostirala, Otsaila 11, 2022 - 14:00
Non: 
Bidasoako Ospitalea
Antolatzen du : 
Bidasoako Ospitaleko zerbitzu kirurgikoak

concentra hospital 28-01-22

Bidasoako Ospitaleko zerbitzu kirurgikoak.- Ostiralero bezala, hilaren 11an, 14etan, Bidasoako Ospitaleko profesionalok ospitaleko sarreran kontzentratuko gara, bloke kirurgikoa birmoldatzeko Osakidetza/Bidasoako Ospitalearen planaren aurka protesta egiteko.

Sagarzazu alkateak ezkutatu egin du uztailean kirofanoen obra baimendu zuela

Kontzazioa Hondarribia

Proiektua martxotik Hondarribiko Udalean dagoela jakin du aste honetan Abotsanitzek

Abotsanitz.- Uztailaren 28an Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa eraberritzeko obretarako lizentzia eman zuen Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Abotsanitz Udal Taldeak aste honetan izan du horren berri, eta Osakidetzak iazko martxoaren 4an erregistratu zuela Hondarribiko Udalean obraren proiektua, xehetasun guztiak azalduz. Alkateak informazio hau ezkutatu egin die zinegotziei, komunikabideei eta herritarrei.

Ebakuntza txikien kirofano berriko obrak gelditu dituztela jakinarazi du Osasun Bidasoak

sos quirofanos paralización

Osasun Bidasoa Plataforma.- Otsailaren 7 asteleheneko goizean Osasun Bidasoa Plataformako ordezkaritza bat Bidasoa Ospitalera gerturatu da, ebakuntza txikien kirofano berriko obrek dagozkien baimenak betetzen ote zituzten egiaztatzeko.

Hilaren 19an Irungo kaleak hartzera deitu du Osasun Bidasoa plataformak

Data: 
Larunbata, Otsaila 19, 2022 - 18:00
Non: 
San Juan plaza
Antolatzen du : 
Osasun Bidasoa Plataforma

Cartel 19 Febrero

Osasun Bisasoa Plataforma.- Osasun Bisasoa Plataforma eskualdeko herritarrei dei egiten diegu datorren larunbatean, otsailaren 19an, Irungo San Juan plazatik 18:00etan abiatuko den manifestaziora batu daitezen.

Ostiral honetan beste kontzentrazio bat SOS Kirofanoetan Bidasoako Ospitalean

Data: 
Ostirala, Otsaila 4, 2022 - 14:00
Non: 
Bidasoako Ospitalea
Antolatzen du : 
Bidasoako Ospitaleko zerbitzu kirurgikoak

concentra hospital 28-01-22

Bidasoako Ospitaleko zerbitzu kirurgikoak.- Ostiralero bezala, hilaren 4an, 14: 00etan, Bidasoako Ospitaleko profesionalok ospitaleko sarreran kontzentratuko gara, bloke kirurgikoa birmoldatzeko Osakidetza/Bidasoako Ospitalearen planaren aurka protesta egiteko.

Orriak

RSS - SOS kirofanoak-rako harpidetza egin