Eraso sexisten aurkako kontzentrazioa
- Gehiago irakurriEraso sexisten aurkako kontzentrazioa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Kontzentrazioan irakurritako komunikatua
Beste behin ere elkartu gara gaurkoan eraso sexista bat salatzeko. Kasu honetan, emakume baten erahilketa, Antsoainen.
Azken hilabeteetan egin dugun bezala TAS plataforma osatzen dugun eragileok, hiritar mobilizazioaren beharra azpimarratu nahi dugu.
Aste honetan Antsoainen (Nafarroa) emakume bat erail dute, eta TAS plataformak gertaera honen aurrean bere gaitzespena erakutsi nahi du.
Txingudi Anti Sexistak (TAS) plataformak antolatutako kontzentrazioa baten berri eman nahi dizuegu. Teresa Egurrola, Araiako bizilagunaren hilketa salatzeko kontzentrazioa deitu du plataformak, osteguna 29 arratsaldeko 19:30tan Irungo Zabaltza plazan izango da.
Igande honetarako TAS-ek deitutako martxara dei egoiten dio Irundar orori.
Deklarazio instituzionalak ez du Irungo errealitatea isladatzen, normaltasun irudi bat emanez eta horregatik talde honek ez dut bere egiten. Herritarrei eskatzen zaiela konpromisoa eta instituzioak ez dituela bere konpromisoak zehazten kritikatzen dute. Ez daude testuaren kontra baina Irungo udalak, instituzio bezala, emakuneeganako indarkeriaren aurrean askoz ere gehiago egin behar duela uste dute.
Esker Anitza TAS-AK antolatutako martxari batzen zaio eta parte hartzera deitzen du
Ezker Anitza-Izquierda Unidaren Bidasoaldeko Asanbladak bat egiten du azaroaren 25ean, emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako nazioarteko egunean, Txingudi Anti Sexista (TAS) osatzen duten 17 elkarteek deitu duten Irun eta Hondarribiaren arteko martxarekin.