topo

Euskara

Eneko Goiak eztabaida irekitzeari ezezkoa eman duela salatzen du Satorralaiak

Eneko Goia alkateak eztabaida irekitzeko eskaera berri bati ezezkoa eman diola salatzen du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. Ezezko hori Osoigo.com eragin politikoko plataforma digitalaren bidez  azaroaren hasieran Donostiako Udaletxeko 5 politikariri egin diegun galderaren haritik etorri da.

Metroaren aurkako manifestazioa datorren larunbatean Antiguatik bulebarrera

Satorralaia bizilagunen mugimenduak gaur goizean Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikapen gunea eta prentsaurrekoa egingo du Zarautz Etorbideko eremu kaltetuan. Aldarrikapen ekintza hori goizeko 10etan hasi da, hain zuzen ere jendartean desadostasun zabala pizten duen egitasmo horren erakintza-lanak Eusko Jaurlaritzak hasi asmo dituen eremu batean metroaren aurkako topagunea paratu eta gosaria eskeini dugularik.

Aste honetan obren hastapena geldiarazteko hainbat mobilizazio egingo dira eta larunbatean manifestazioa deitu du Satorralaiak Antiguatik Alderdi Ederrera

Aste honetan hainbat mobilizazio egingo dira Donostiako Metroaren pasantea eraikitzeko asmoz Antiguan iragarri duten obren hastapena geldiarazteko eta larunbatean manifestazioa deitu du Satorralaia bizilagunen mugimenduak Antiguatik Alderdi Ederrera. Metroaren bultzatzaileek lanak aste honetan hasiko direla iragarri dute.

Ehundaka lagunek metroaren aurka Protesta-Martxa egin dute Antiguan

400 lagunetik gora bildu dira gaur eguerdian Donostiako metroaren aurka Antiguan auzoan egindako Protesta-Martxan. Martxan adin guztietako jendeak parte hartu du eta “ANTIGUOK EZ DU BEHAR: METROARI STOP” aldarria egin duen pankarta buruan hartuta, manifestariek Antiguan Metroaren igarobideak kalteturiko kaleak zeharkaru dituzte.

Protesta-Martxa deitu dute larunbatean Antiguan Metroa Gelditu ekimenak eta Satorralaiak

Datorren larunbatean, azaroak 4, metroaren aurkako Protesta-Martxa antolatu da Antiguan, eguerdiko 12etan Bentaberriko Polikiroldegitik abiatuta.

Azken egunetan etengabeak izan dira “Antiguan metroa gelditu!” izenburuarekin auzoan egin diren informazio eta salaketa ekintzak, hautsak harrotu baititu Eusko Jaurlaritzak  datozen egunetan obrak Zarautz etorbidean hasteko asmoz egindako iragarpenak.

"Garraio Publikoa hobetzeko proposamen eta estrategia alternatiboak" gaiari buruzko mahai ingurua

Data: 
Asteartea, Urria 31, 2017 - 19:00 -tik Asteazkena, Azaroa 1, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Koldo Mitxelena

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, “Garraio publikoa hobetzeko proposamen eta estrategia alternatiboak” gaiari buruz mahai ingurua egingo da bihar  asteartean, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelenan.  

Hizlariak honako hauek izango dira:

Orriak

RSS - topo-rako harpidetza egin