Satoralaiak Donostian metroaren inposaketaren aurkako mobilizazioak deitu ditu
Satorralaia bizilagunen mugimenduak datozen egunetan hainbat ekintza antolatu ditu eta ekimen horien buruan azaroak 18 larunbatean manifestaziorako deialdia egiten du, hain zuzen ere Donostian Metroaren obrak berehala hasteko Eusko Jaurlaritzak agertu duen asmoari ahalik eta herri-mobilizazio indartsuenarekin erantzuteko eta jendartean desadostasun zabala pizten duen proiektu hori geldiaraztea exijitzeko.