Txingudiko bertso-eskolan 2019-2020 ikasturteko izen ematea zabalik
Kaixo bertsozale:
Txingudiko bertso-eskolan izena eman nahi baduzu, oraintxe duzu aukera, hastear baita 2019-2020 ikasturtea. Jarraian duzu ikasturte honetarako talde-eskaintza.
Galdera edo zalantzarik baldin baduzu edo izena eman nahi baduzu, irunabar@gmail.com posta helbidera idatz dezakezu lasai asko, edo taldeetako arduradunen baten telefono zenbakira hots egin.

Hastear da 2018-2019 ikasturtea, eta Txingudiko bertso eskolan izena eman nahi baduzu, oraintxe duzu aukera:
Hastear da 2017-2018 ikasturtea, eta Txingudiko Bertso Eskolak iazko eskaintza berari eutsiko dio.
Txingudiko Bertso Eskolak 2016ko urriaren 22an izan zen Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarraren omenez antolatu zuen kantaldia. Orduko grabazioa publiko egiteko, ordea, atzoko eguna hautatu dute: Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen egunaren bezpera, eta Joxe Mari Lopetegi zenaren eguna, 1875eko apirilaren 13an jaio baitzen, Irunen, orain dela 142 urte.
Datorren larunbatean izango da Gipuzkoako Herriartekoa dela eta eskualdeko lehendabiziko bertso-zita, 2017ko otsailaren 18an, hain zuzen ere. "Txingudi II" eta “Ebie ai do”(Beasain, Ordizia, Zaldibia eta Legorreta) taldeak ariko dira buruz buru, Irungo Mendizaleak Elkarteak Larretxipi kalean duen lokalean (Zokueta jatetxea zena).
Urriko lehen astean ekingo diogu 2016-2017 ikasturteari Txingudiko Bertso Eskolan. Eskolak doan dira, beti bezala, eta urritik ekainera bitarte duzue izen-emateko aukera. Izena emateko, parte hartu nahi duzuen taldeko arduradunari deitu, edo mezua bidali, bestela,
Txingudiko Bertso Eskolako Bertso-tailerrak HITZALDIA antolatu du Joxe Mari Lopetegiri buruz, datorren asteazken honetarako (2016-04-13), Oiasso Irungo Erromatar Museoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.