2016ko Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta Infantil txapeldunak baditugu
Ostirala, Irungo Ventas Auzoko Landetxako auzo-lagunen elkartean hiru xake txapelketa elkarrekin burutu dira, hirurak Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketetarako sailkatzeko balio dutenak: Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta infantil Txapelketak. Hiru txapelketa hauek Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu ditu Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz.

Larunbatean Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da. Bertan Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren ordezkaritzarekin, FJ Torres, Ramon Nogues, Ander Tafall eta Patxi Moreno, jokalariekin batera, beste sei taldek parte hartu dute.
Jokuaren sistema: Liga (guztiok besteen aurka)
Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Larunbat goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, a Euskadiko taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean.
Atzo, apirilaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan burutu dira, Iñigo Argandoñak arbitro lanak egin ditu Andoni Segovia lagun izan duela, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil mailatan.
Larunbatean amaitu zen Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 38 edizioa. 170 xake jokalarik zortzi egunetan lehian aritu eta gero, bederatzi txanden ondoren, 7, 5 punturekin Bader Al Hajiri Maixu hautagai Kuwaitiarrak txapela lortu du. Podiumean Esloveniako GM Marko Tratar eta GM Renier Vézquez Espainiarrak bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, biak 7a puntu lortu eta gero.
Hilaren 28 eta 29an goizeko 10:00tan Elitxu auzo elkarteko egoitzan xake eskola-txapelketa burutuko da. Parte hartu nahi duenak auzo elkarteko egoitzan izena eman behar du.