II. Marlaxka Gabonetako Xake txapelketarako izen ematea abian da (SUB-16+gurasoak/laguntzaileak)
Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, abenduaren 8an, osirala, burutuko den, 16 urte azpiko jokalarientzako + guraso eta laguntzaileentzat II. Gabonetako Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdian parte hartzeko izen ematea abian jarri dugu.

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, ekainaren 16an, osirala, burutu da, 16 urte azpiko jokalarientzako II. Udaberriko Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdia.
Hondarribia Marlaxka xake klubak antolatuta, Irunen jokatuko den eta Gipuzkoako Eskolarteko 2017ko Txapelketara sailkatzeko balio duen xake txapelketan parte hartzeko izen ematea abian da. Hondarribiak eta Irunek osatzen duten guneari dagokiona.
Pasa den ostiralean, abenduak 30, Gros Xake Taldeak Donostian , Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, Gipuzkoako Jubenilen eta Kadeteen Banakako Txapelketari amaiera eman zitzaion. Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak hiru ordezkari izan ditu bertan. Ibai Dorronsoro Juvenila, sailkapen nagusiko 4.a, eta Patxi Moreno (zerrendako bigarrena) eta Ander Tafall (rankingeko 5.a) “kadeteak”.
Klubak aurten Hondarribiko Jai Nagusietan burutzen den “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango litzatekeen, 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako, 10 minuto finish partida azkarretako xake jaialdia antolatzea proposatu dio Udalari, Fide ELORIk ez duten jokalariak hobestuko duena.
Asteburu hontan Bilbon burututako XXXV. Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetako banakako xake txapelketan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak zituen bi ordezkariek, lan txukuna burutu ondoren, Infantiletan lehenengo eta bigarren postua lortu dute.
Igande honetan, apirlaren 24an, Gros XTko egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketak burutu dira Infantil eta Alebin mailatan Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea taldeko ordezkaritzarekin.