Abenduak 6 "EUSKAL ERREPUBLIKA" aldarrikatzeko manifestazioa

Data: 
Osteguna, Abendua 6, 2018 - 12:00 -tik Ostirala, Abendua 7, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
Bilbo

Datorren Abenduak 6an, espainiar estauak inposaturiko jai bat begi bistan dugu, ezer ospatzeko ez dugun "espainiar konstituzioaren eguna". Hau dela eta EH BILDUk  "EUSKAL ERREPUBLIKA" aldarrikatzeko manifestazio bat antolatu du Bilbon eguerdiko 12:00tan.

Irungo EH BILDU, Hondarribiko EH BILDUrekin batera autobus bat antolatzen  ari gara.

Bidasoaldeko Elkarte Feministaren Berdintasun saria aurten Emakunderi

Data: 
Asteartea, Abendua 4, 2018 - 19:00 -tik Asteazkena, Abendua 5, 2018 - 18:55 -ra
Non: 
Irungo Amaia antzokiaren auditorioa

Bidasoaldeko Elkarte Feministak, aurten, bere II Berdintasun saria Emakunderi emango dio.

¿Zergatik Emakunderi?
Emakunde, arlo gztietan, gure buruzko erreferente bat da, diru laguntza bidez, guk gure ekintzak aurrera eraman ditzakegu. Kontsultiba bileretan , leku hoietan, gure ahotsa entzuten dute ete gure proposamenak ere kontuan hartzen duteleko.

Batzarra: Euskal Herriko pentsio sistema burujabearen alde

Data: 
Asteartea, Abendua 4, 2018 - 18:00 -tik Asteazkena, Abendua 5, 2018 - 17:55 -ra
Non: 
Hazia

Azken urteetan kapitalismoaren krisiaren kronifikazioaren testuinguruan, estatu espainiarrean ere, krisi horrek forma ezberdinak hartu ditu. Horietako bat da pentsiodunen inguruan dagoen gatazka. Honen aurrean, eredu neoliberalaren aldeko hautua egin duen estatuak, sektore zabalen bizitza duina pentsio bidez mantentzeko borondate eza erakutsiz. Gatazka honek, erantzun handia sorrarazi du, bai estatuan, Euskal Herrian baita Irunen ere.

Bertso saioa igandean Amaia KZn

Data: 
Igandea, Abendua 2, 2018 - 12:00 -tik Astelehena, Abendua 3, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
Irungo Amaia Kultur Zentroa

Euskaraldian aho-belarri murgilduta gauden honetan, datorren iganderako Irunen antolatu duten bertso-saio baten beri ematera gatozkizue.

Bertso-saioa, esan bezala, abenduaren 2an izango da, eguerdiko 12etan hasita, Irungo Amaia Kultur Zentroan. Bertan Amets Arzallus, Andoni Egaña, Manu Goiogana, Ander Lizarralde eta Eli Pagola ariko dira kantuan, Ainhoa Larretxearen esanetara. Sarrera dohainik da.