Abotsanitz.- Pasa den ostiralean, hilak 28an argitaratu zen Gipuzkoak Aldizkari Ofizialean Hondartza Kirol Eremuko lurrak beharrezkoak ez direla jotzea eta Udalaren jabetzara pasatzeko espedientearen hasiera. 2010ean,EAJ-PNVko diputatu zen Joseba Agirretxea eta orduko alkate Aitor Kerejeta lehen aldiz prentsan agertu zirenetik 15 urte pasa behar izan dira tramiteak abiatzeko, eta ordutik ere, makina bat aldiz agertu dira besteak beste, Arantxa Tapia sailburu ohia edota Aitor Esteban diputatua ere, zegokien hauteskundeen bueltan, gaia itxita zegoela adieraziaz.
Erletxea.-Barakaldoko Argitan konpasek argi dute martxoaren 8 honetan eta urteko 364 egun guztietan, “pobreziak emakume aurpegia du”. Soldata-arrakala, pentsio baxuagoak, etxeko eta zaintzako lana, enplegu prekarizatuak eta Berme Errenta jasotzen duten emakume gehienak. Baita bizitzeko feminismo baten alde borrokatzea ere, erresistitzeko feminismo baten alde.
Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean PRESIO ESTETIKOAREN ERAGINA OSASUN FISIKO ETA MENTALEAN hitzaldi programa antolatu dugu eta noski, gonbidatu nahi zaitugu!!
Emakumeek jasaten dugun indarkeria estetikoaz, gorputz perfektuaren mitoaz edota elikadura nahasmenak detektatzeko klabeak partekatuko ditugu hitzaldietan.