
Landetxako bizilagun talde handi batek Portzelanetako biribilgunean lapikokada batean kontzentratzen jarraitzen du egunero, astelehenetik ostiralera. Gainera, Landetxatik bat egiten dute Palestinaren aldeko deialdiekin, joan den asteburuan “Ibitik Itsasora” Martxan bezala.
ELA Sindikatua.- Gipuzkoako erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek iraileko bigarren greba eguna dute gaurkoa, irailaren 25a. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo dituzte Irungo eta Errenteriko zahar egoitzetan, enpresei eta Aldundiari honako hau eskatzeko: langileen artean dagoen soldata arrakalarekin amaitzeko, eta lan jardun osoko kontratuak.