Portada

Udal zerga eta tasei buruzko eztabaidan EH Bilduren proposamen nagusiak: familia bonuaren itzulera, solas jolas, eskola kirola eta udalekuak

 Udalbatza. Artxiboko argazkia: Bidasoko Hitza

EH Bildu.- Biharko udalbatzan 2024 .urterako udal tasak eta zergak onartuko dira, eta koalizioak bere apustu nagusiak jakinarazi nahi izan ditu: gobernuak planteatutako zergen %5Seko igoera orokorra %d4ra jaistea, familiei gehien eragiten dieten udal tasetan progresibitatea ezartzea, eta kiroldegietako tarifa sistema berria. Bidebatez, 2025.urtean udal tasa eta zerga guztietan progresibitatea aplikatzeko konpromiso argia ere bilatuko dute.

Proiekzioa: "Emakume baten gorpuaren biografia" eta "Pornoxplotación"

Data: 
Ostirala, Urria 27, 2023 - 19:00
Non: 
Amaia Kultur Zentro hitzaldi-aretoa. Irun
Antolatzen du : 
Txingudiko elkarte Feminista eta Gaurko Andreak

CARTEL MABEL LOZANO

CARTEL MABEL LOZANO

Gaurko Andreak eta Txingudiko Elkarte Feminista TEF elkarteek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, urriaren 27an, ostirala, 19:00etan, Mabel Lozano zuzendariaren "Emakume baten gorpuaren biografia / Biografía del cadáver de una mujer" eta "Pornoxplotación" dokumentalak proiektatuko dituzte Irungo Amaia antzokiko hitzaldi-aretoan.

Palestinako herriaren erresistentziaren aldeko manifestazio nazionala larunbatean Bilbon

Data: 
Larunbata, Urria 28, 2023 - 19:35
Non: 
Bilboko Jesusen Bihotza plaza


Uneotan Gazako palestinarrak etengabeko bonbardaketak eta blokeo krudela jasaten ari dira Estatu sionistaren eskutik. 5.000 palestinar baino gehiago erail dituzte, horien herena umeak. Azpiegitura zibilak bonbardaketen jopuntu izatearekin batera, ur, argi eta janari hornidurak eten dizkie Estatu sionistak. Eta larriena da mendebaldea berriro ere genozidio eta gerra krimen hau guztia gidatzen eta babesten ari dela.

Oldarraldi judizialaren aurka, azaroaren 4an manifestazioa Bilbon

Momento de la presentación

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta.

Azkenaldian areagotu egin dira auzitegietatik euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak: Uliazpi, Laudio, Barakaldo, Uharte, Erandio, Berriozar, Atarrabia, Orkoien...

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin