
Alarde Publikoaren kantinera guztiak aukeratu dira.
Osasun Bidasoa Plataforma.- Berriki, Irungo anbulatorioei esleitutako biztanleriari buruzko datuak argitaratu dira. Argitaratutako txostenean esaten da mediku bakoitzak 1302 erabiltzaile artatzen dituela. Gure ustez, informazioak irudi faltsua ematen du, eta ez dator bat asistentziaren errealitatearekin, haurren eta helduen datuak nahasten baititu.

Bidasoko Itaia.- Larunbat honetan Sagardo Eguna izango da Irunen, eta Itaiak protokoloa jarriko du egon daitezkeen erasoei aurre egiteko.

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiak aldaketa behar du. Urteetako kudeaketa exkaxak arazo asko azaleratu ditu. EH Bildu da behar horiek konpontzeko gai den talde politiko bakarra, ideiak eta lehentasunak argi ditugulako, eta udal askotan dagoeneko egiten ari garelako.