Portada

Abotsanitz taldearen 2023ko kreditu aldaketarako proposamenak

imagen

Abotsanitz.- Gobernu taldeak 12 miloi euroko kreditu aldaketa proposatu du. Aurkeztu duten proposamena oparoa den arren, herritarrak asko kezkatzen dituen hainbat alderdi kanpoan utzi dituzte. Etxebizitzaren gaia ez da jorratzen, Arrantzale auzoaren egoera hobetzeko neurririk ez dugu topatu eta aparkalekuen gaia ez dute abordatzen.

Irungo Udalak euskararekiko duen konpromiso eza salatu du Irungo EH Bilduk

Logo EH Bildu Irun

Irungo EH Bildu.- Irunen antolatutako memoria historikoaren jardunaldietako gertakarien harira, partidu abertzaleak salatu du Irungo Udalak euskararekiko duen jarrera. Hori dela eta, bat gatoz Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen salaketa eta eskakizunekin.

Martxoaren 13ko itxialdiaren kronika

Encierro del Movimiento de pensionistas de Euskal Herria

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Goizeko 9etan, prentsaurreko bat izan da BARAUA-ENTZIERROAREN lokalaren sarreran. Bertan, Bilboko pentsiokide asko zeuden, hainbat irrati- eta telebista-katerekin prentsaurrekoa egiten. 9:30ean hamabost bat pentsiodun iritsi dira Gipuzkoara, baraualdian parte hartzeko eta prentsaurrekoari gehitu zaizkionak. Ikusmin handia dago.

Bost eguneko barau-itxialdiaren aurrean motorrak berotzen pentsiodunen aldetik

imagen

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Astelehen honetan, martxoak 13, ohiko elkarretaratzeak egin ditugu Euskal Herriko 70 herri baino gehiagotan.Oraingo honetan, Bilboko kontzentrazioa berezia izango da; 12: 00etan, baraualdia hasiko duten pertsonei lagunduko diegu Fernández del Campo kaleko 24. zenbakira arte.

Erakusketa "Nobela Grafikoa eta Errepublika" 2023ko martxoaren 14tik 26ra Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan

Data: 
Asteartea, Martxoa 14, 2023 - 18:30 -tik Igandea, Martxoa 26, 2023 - 20:30 -ra
Non: 
Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoa
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

CARTEL exposición 2023

Nobela Grafikoa egile bakar baten gidoia duen argitalpen-formatua da, eta istorio bakarra du, non marrazkia eta narratiba uztartzen diren eta gai sakonak eta istorio zabalak aurkezten diren. XXI. mendeko mugimendu abangoardista bat da, XIX. mendearen bigarren erdian jaiotako komikigintza alternatiboaren oinordekoa, prentsa satiriko eta umorezkoari lotuta sortzen den adierazpide berria, irakurle helduarentzat espresuki sortua eta egina.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin