Familientzako txotxongilo antzerkia Irun
Ostomila Txotxongilo Taldea.- Datorren Larunbata, Azaroak 5 familia guztientzako Euskarazko doako Txotxongilo antzerki saiora gonbidatu nahi zaituztegu.
Ostomila Txotxongilo Taldea.- Datorren Larunbata, Azaroak 5 familia guztientzako Euskarazko doako Txotxongilo antzerki saiora gonbidatu nahi zaituztegu.

ELA Sindicatua.- Urriak 24ean, ISS Facility Services enpresarekin bilera eduki dugu berriro ere. Urriak 10ean enpresak egin zuen proposamena langile guztiekin konpartitu genuen (grebalari zein ez). Langileek ez dute bere egiten proposamena.
Urtero bezala, 1936ko abuztuan Pikoketan eraildakoei omenaldia egin zitzaien.

Abotsanitz.- Ostegun honetan, hilak 20, 8 hilabetez garbitzaileen aldarrikapenei erantzunik eman gabe, hitzarmena berritu gabe eta honen ondorioz eskola komunitateak duen haserrearen erdian, Udalerri batzordean onartu da osoko bilkurara eramatea "Hondarribiko ikastetxe-eraikinak eta udal-eraikinak garbitzeko eta desinfektatzeko zerbitzuaren kontratua – ISS FACILITY SERVICES, S.A. - enpresarekin sinatua- beste urte batez luzatzea".

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra.- Igandean, Jaizkibelen, berriro ere belatz handi bat (Falco peregrinus) tiroz bota dutela salatuko du Eguzkik Ingurumen Fiskaltzan. Sare sozialen bidez zabaldu denaren arabera, belatza, zaurituta, Arizmendiko Basa Fauna Berreskuratzeko Zentrora eraman dute, Urnietara.

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Iaz bezala, 1936ko abuztuan hildakoen omenaldia egingo dugu pikoketan.
12:30etatik aurrera, musika, txalaparta, lore eskaintza.