Portada

Trantsizio ekologiko justua: oligopolio energetikoari ez!

energia burujabetza Sortu Irun

Sortu Irun.- Gogor salatzen dugu Repsol edo Iberdrola moduko konpainia energetiko handien jarduna. Gogor salatzen dugu haien arduradunen harropuzkeria, elkartasun falta eta diruzalekeria. Izan ere, haien asmo bakarra da dirua egitea, kosta ahala kosta. Pobretu egin gaituzte, inozo deitu digute eta ez dute lotsarik esateko ez daudela prest zerga gehiago ordaintzeko.

EH Bilduk autobusa jarriko du Irun eta Hondarribitik azaroaren 12ko manifestaziora joateko

geldi ezina kartela

EH Bildu.- Azaroaren 12an, larunbatarekin, manifestazio nazionala egingo du EH Bilduk Bilbon, "Euskal olatua geldiezina" lemapean. 17:30ean La Casillan hasiko den manifestazioarekin "Bilboko kaleak hartzeko" deia egin du koalizio abertzaleak, "beste Euskal Herri bat posible dela erakusteko".

Erakusketa Kabigorrin: Uxue Lasa

Data: 
Ostirala, Urria 28, 2022 - 19:30 -tik Larunbata, Abendua 3, 2022 - 23:00 -ra
Non: 
Kabigorri

cartel

Uxue Lasa Ameztoy. Getarian jaio zen 1984an, artisten familia batean. Paisajismoa ikasi zuen eta bizitza osoa eman du ekoizpen artistiko anitz eta esperimentalean, batez ere material birziklagarriak eta anitzak erabiliz, hala nola egurra, igeltsua, harria, paperezkoa eta poliestirenoa. Hamar urte zituenetik Rosa Valverderen ikaslea izan zen eta era guztietako formazio tailerretan parte hartu du Vicente Ameztoy, Koldobika Jáuregui eta Virginia Ameztoyrekin.

Jaizkibelgo formazio geologikoari buruzko hitzaldia, “Harriek esan nahi dutena”

Data: 
Ostirala, Urria 28, 2022 - 19:00
Non: 
Kultur Aretoan (Denda kalea), Hondarribia
Antolatzen du : 
Arma Plazan fundazioak eta Eguzki Ekologistak

 irudia

Eguzki Ekologistak.-Jaizkibeleko Altxorrak” jardunaldien barruan, Arma Plazan fundazioak eta Eguzki Ekologistek, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, hitzaldi bat antolatu dute datorren ostiralean, hilak 28, 19:00etan, Kultur Aretoan (Denda kalea), Jaizkibelgo Geologica formazioaren buruz. Hitzaldia catamararen egingo den ibilaldiaren atarikoa izango da, emailea Jose M.ª Hernandez Zientzia geologikoak aditua eta oso ondo ezagutzen du leku hori.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin