
CAFeko langileak.- CAF Irungo garbiketaz arduratzen garen langileok greba egingo dugu maiatzaren 20tik 31ra. Beasaingo gure lankideekin parekatzea bilatzen dugu. Irungo plantillan 8 langile gara.

ELA Sindikatua.- Hondarribiko udaletxean garbiketa egiten dugun azpikontratako langileak greban gara berriz ere. Ez enpresak, ezta udalak ere ez dute proposamenik jarri mahai gainean. Horregatik, 18 greba egun egingo ditugu maiatzaren 18tik ekainaren 3 bitartean.

ELA sindikatua.- Langileek Aspaceren 50. urteurrena dela eta beraien hitzermeneko aldarrikapenak eramango dituzte kalera Irungo Ensantxe Plazan 11:30tatika aurrera.


LAB Sindikatua.-Gipuzkoako egoitzetako egoera jasanezina da. 5 urte baina gehiago luzatu den gatazka honi, Covid-19aren izurriteak izan duen eragina gehitu behar diogu. Jadanik larria zen egoera jasanezina bihurtu da eta urgentziazkoa da irtenbide duin bat erdiestea: egoerak eskatzen duelako eta sektoreko langile zein egoilarrek merezi dutelako.