Portada

Irungo emakume garbitzaile eta gizon garbitzaileen artean soldata arrakala dago

Protesta limpiadoras ayuntamiento

ELA Zerbitzuak OARSO BIDASOA.- Udaletxeko lokal eta eraikinetako garbitzaileak, emakumeak dira oro har, kale garbikuntzan dabiltzanak ordea, gizonezkoak gehienak. Bi kolektibo hauen artean, % 15,07eko soldata arrakala dago, 3300 euro gutxiago kobratzen dute emakumeek. Argitu beharra dago, arrakala hau, oinarrizko soldatan pairatzen dutela, hau da, kalean egoteagatik jasotzen diren plusak ez dira kontutan hartzen, bestela arrakala askoz ere handiago izango litzake, % 27koa alegia, 6600 euro urtean.

Hondarribiko alkateari "jarrera publikoa agertzeko" eskatu dio Osasun Bidasoa Plataformak, beste udalerri batzuek egin duten bezala

sos quirofanos paralización

Bidasoa Osasun Plataforma.- Bidasoa Osasun Plataformak eskualdeko ospitale berriaren etorkizuna udal kaltetuen, ospitaleko sanitarioen, sindikatuen eta eskualdeko elkarteen parte-hartzearekin egitearen aldeko kanpaina jarraitzen du.

Bidasoa Osasun Plataformak Lesakan larunbat honetan egingo den kontzentrazio bat egiteko deia egin du

Data: 
Larunbata, Otsaila 12, 2022 - 18:00
Non: 
Plaza Zaharra, Lesaka

Cartel Concentracion Lesaka

Osasun Bidasoa Plataforma'k dei egiten die herritarrei otsailaren 12an, arratsaldeko 18:00tan Lesakako Plaza Zaharrean eginen den kontzentrazioan parte hartzera.

Sabadell Bankuak eta Solvia higiezinen agentziak etxegabetzen jarraitzen dute

logo

Stop Desahucios Oarso - Bidasoa.- 2020an huts egindako ebregabetze salakera baten ondoren, non epaitegiak ez zion arrazoia eman, Sabadell Bankua berriro ebxegabetzen saiatu da.

Oraingoan, Solvia higiezinen enpresaren aginduz, ateari ostikada bat eman diote, sarraila lehertu dute, aldatu egin dute eta burdin sareak eta alarmak jarri dituzte.

Ostiral honetan beste kontzentrazio bat SOS Kirofanoetan Bidasoako Ospitalean

Data: 
Ostirala, Otsaila 11, 2022 - 14:00
Non: 
Bidasoako Ospitalea
Antolatzen du : 
Bidasoako Ospitaleko zerbitzu kirurgikoak

concentra hospital 28-01-22

Bidasoako Ospitaleko zerbitzu kirurgikoak.- Ostiralero bezala, hilaren 11an, 14etan, Bidasoako Ospitaleko profesionalok ospitaleko sarreran kontzentratuko gara, bloke kirurgikoa birmoldatzeko Osakidetza/Bidasoako Ospitalearen planaren aurka protesta egiteko.

Sagarzazu alkateak ezkutatu egin du uztailean kirofanoen obra baimendu zuela

Kontzazioa Hondarribia

Proiektua martxotik Hondarribiko Udalean dagoela jakin du aste honetan Abotsanitzek

Abotsanitz.- Uztailaren 28an Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa eraberritzeko obretarako lizentzia eman zuen Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Abotsanitz Udal Taldeak aste honetan izan du horren berri, eta Osakidetzak iazko martxoaren 4an erregistratu zuela Hondarribiko Udalean obraren proiektua, xehetasun guztiak azalduz. Alkateak informazio hau ezkutatu egin die zinegotziei, komunikabideei eta herritarrei.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin