Portada

Abotsanitzek bi mozio aurkeztuko ditu osteguneko udal batzarrean

Abotsanitz Udal Taldea

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak bi mozio erregistratu ditu otsailaren 24 ostegunean 18:00etatik aurrera egingo den osoko bilkuran eztabaidatzeko. Batek, bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoak eskuratzeko oinarrietan aldaketak egitea proposatzen du. Besteak, Hondarribiko Udalaren lanpostu zerrendan udal basozain bat gehitzea proposatzen du, baita kontratatzeko prozedura abiatzea ere.

Bidasoa Ospitaleko langile kirurgikoek gaurko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Bloque Quirugico

Bidasoa ospitaleko langile kirurgikoek herritar guztiei gonbidapena luzatzen diete OTSAILAREN 19an Irungo San Juan Plazan arratsaldeko 18:00etan izango den manifestazioan parte hartzera. Aldarrikatu nahi da gure eskubidea dela eskualdean kalitatezko arreta kirurgikoa bermatzea, gaur egungo osasun beharrei erantzuteko premiazkoak diren ebakuntza gela zabalagoak eta modernoagoak eraikitzen diren bitartean.

Abotsanitzek bat egin du manifestazioarekin larunbat honetan, "Bidasoan ebakuntza-gelak itxi ez ditzaten"

Manifestación SOS Quirófanos

Abotsanitz.- Larunbat honetan, Osasun Bidasoa Plataformak deituta, arratsaldeko 6tan Irungo San Juan Plazatik abiatuko den manifestaziora joateko deialdiarekin bat egingo du Abotsanitzek. Bidasoan kirofanoak itxi ez ditzaten, lanen birplanteamentu bat egiteko aldarrikatuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin biltzeko eskaera berria erregistratu dute, 50 gizarte-eragile baino gehiagoren babesarekin, egoitzetako gatazka desblokeatzeko

imagen

LAB Sindikatua.- Atzo, otsailak 16, Gipuzkoako helduen egoitzetako greba eguna, Gipuzkoako Foru Aldundiraino mobilizatu gara, adineko eta mendeko pertsonak zaintzeko zerbitzuak bermatzeko ardura duen erakunde publikoarekin biltzeko beste eskaera bat erregistratzeko.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin