
Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 29an mobilizatzera deitu du, 'Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu' aldarripean. Manifestazio bana egingo dute Bilbon eta Iruñean, enpresari handiak eta beren alderdi politikoak ezartzen ari diren pobreziaren eta askatasun ezaren aurka.
Bilbon egingo den manifestaziora joateko, GKSk eskualdetik autobusak antolatu ditu. Tiketak Depor tabernan (Irun) egongo dira salgai, bost eurotan.

Irungo EH Bildu.- Jada erregistratu ditugu 2022ko udal aurrekontuei egin dizkiogun zuzenketak. Irundarron bizi-baldintzak hobetzea eta Irunen dagoen arrakala soziala txikitzea helburu, bi ardatz nagusitan jarri nahi izan dugu indarra: irungo deszentralizazioan eta gazteei zuzendutako alokairuko etxebizitza publikoan.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Covid-19aren pandemia hasi zenetik ia bi urte igaro direnean, Hego Euskal Herrian seigarren olatuan gaude, eta, horren ondorioz, izugarri ugaritu dira kutsatzeak, ospitaleratzeak, baita hildakoak ere azken astean, iturri ofizialen arabera, 78 EAEn eta 21 Nafarroan-, nahiz eta azken horiek pandemiaren hasieran baino eskala txikiagoan izan, txertaketa-maila handiagatik.

Ostiralean, hilak 21, 14: 00etan, Bidasoa Eskualdeko Ospitaleko profesionalek elkarretaratzea egingo dute ospitaleko sarreran, Osakidetzak bloke kirurgikoa birmoldatzeko duen planaren aurka protesta egiteko.