Portada

Langile bat hil da Irunen, urte hasieratik boskarrena Euskal Herrian

cartel

Elkarretaratzea egingo dute astelehen eguerdian, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta.

LAB Sindikatua.- Beste lan-istripu hilgarri bat deitoratu eta salatu behar dugu, kasu honetan Irungo Arbes auzoan. 45 urtetako X.L.L. eraikuntzako langilea altueratik erori da birgaitzeko lanetan ari zen eraikinean, hirugarren pisu batetik eta azpian zeuden langileak harrapatuz.

Kontzentrazio berria Bidasoako Ospitaleko ebakuntza-gelak ixteagatik

Data: 
Ostirala, Urtarrila 28, 2022 - 14:00
Non: 
Bidasoako Ospitalea
Antolatzen du : 
Bidasoako Ospitaleko zerbitzu kirurgikoak

concentracion hospital comarcal bidasoa

Bidasoako Ospitaleko zerbitzu kirurgikoak.- Ostiralero bezala, hilaren 28an, 14:00etan, Bidasoako Ospitaleko profesionalak ospitaleko sarreran bilduko gara bloke kirurgikoa birmoldatzeko Osakidetzaren/Bidasoako Ospitalearen planaren aurka protesta egiteko.

Francisco José Ramada Estévez, "Bera" Irungo presoa, Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean ingresatuta

Konzentra Bera

Sare Irun.- Francisco Jose Ramada Estevez Irungo presoa herenegun goizean ospitaleratu zuten Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean, bihotzekoak jo eta lurrera erori ondoren Martuteneko patioan. Badirudi atzo plantara jeitsi eta egoera egonkortu dela.

Kasino Zaharra berehala ireki dezala exijitzen diogu udal gobernuari

Kasino Zaharra Elefantea

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak prentsaurrekoa eskaini du gaur Kasino Zaharrean. Pandemia zela-eta 2020ko martxoan udal eraikinak alkate dekretuz itxi ziren, eta harez geroztik ireki ez den eraikin bakarra da atzean dugun hau, Kasino Zaharra Adinekoen Ertxea. Botere publikoek zahartzen ari diren pertsonen segurtasuna eta gizarteko inklusioa bermatu behar duten arren, hain juxtu, pandemiak gehien kolpatu dituzten hondarribitarrei zerbitzua ematen dien eraikina da ireki ez duten bakarra.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin