Portada

Udalak Juan Thalamas Labandibar 30 eremu bilaka dezan eskatuko dute hamar kolektibok bat eginik

irudia

Antxeta Irratia.- Azken Portutik Behobiara, Artia auzoa egunero trebeskatzen duten 25.000 ibilgailuek eragiten duten kutsadura, harrabotsa eta arriskua kontuan hartuta, Artiako Lagunak taldeak «beste auzoetan duten eskubide berbera» aldarrikatu du azken hilabeteotan auzotarrentzat. Hori dela eta, abenduko udalbatzan beste bederatzi kolektiborekin batera, Juan Thalamas Labandibar kalea (N-1 zena) 30 eremu bilakatzeko mozioa aurkeztuko dute. Herri ekimenez egingo dute.

LABek greba deitu du abenduaren 17an Gipuzkoako helduan egoitzetan, egoera jasanezinaren aurrean

imagen

LAB.- Helduen egoitzetako egoera jasanezina da eta ezinbestekoa da urgentziazko irtenbide bat bilatzea berandu baino lehen. Gehiegizko lan kargek ezinezko bihurtzen dute egoilarrek behar eta merezi duten kalitatezko zaintza zerbitzua jasotzea.

Osasun plataformak eskerrak eman dizkie joan den larunbatean manifestazioan izan zirenei

Manifestación SOS Quirófanos

Osasun Bidasoa Plataforma.- Osasun Bidasoa Plataformatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko Osakidetzaren proiektuaren aurka gaudela adierazteko larunbatean deitutako manifestaziora Bidasoa eskualde osotik joan zineten milaka lagunoi. Proiektu horrek ez ditu jasotzen ospitaleak datozen hamarkadetarako behar dituen baliabide tekniko eta sanitarioak, eta ez du bermatzen arreta mediko eta kirurgiko eraginkorrik obrek irauten duten bitartean.

Larunbaterako, mahaingurua antolatu dute Bidasoako Langile Langile Autodefentsa Sareak eta Kontseilu Sozialista Bidasoak

Data: 
Larunbata, Abendua 18, 2021 - 11:00
Non: 
Irungo Palmera Montero Gunea
Antolatzen du : 
Bidasoako Langile Langile Autodefentsa Sareak eta Kontseilu Sozialista Bidasoa

Mahaingurua laboral

Bidasoako Langile Langile Autodefentsa Sareak eta Kontseilu Sozialista Bidasoa.- Datorren abenduaren 18an, larunbata, Bidasoako Langile Autodefentsa Sareak eta Kontseilu Sozialista Bidasoak autodefentsa laboralaren inguruko gako eta erronkez aritzeko mahaingurua antolatu dute.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin