Portada

Tapia Legeari ez!!!

imagen

NATURKON.- NATURKON koordinakundean biltzen garen Gipuzkoako natur talde eta talde ekologistok bat egiten dugu, ARABA BIZIRIK eta Bizkaiko Sukar Horiak erakundeek, Tapia kontseilariak Ingurumen Legean egin nahi dituen aldaketen aurrean egindako salaketekin. Salatzen duguna hauxe da: EAJ alderdiak Eusko Jaurlaritzan eta Legebiltzarrean duen gehiengoa baliatuz, eta interes orokorraren aitzakiarekin, Ingurumen Legean aldaketak egiteko azpijokotan aritzea Lurraldeko eta Tokiko Gobernuen (Foru Aldundiak, Udalak, Mankomunitateak eta Kontzejuak) eskumenak gaindituz, Jaurlaritzaren interesak inposatu ahal izateko.

Herri Maputxeari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Irunen

Data: 
Osteguna, Abendua 2, 2021 - 19:30
Non: 
San Juan plaza
Antolatzen du : 
Asociación Wallmapu Euskal Herria elkartea


Berriro ere Wallmapun beste hilketa baten aurrean aurkitzen gara, oraingoan Puelmapun, Argentina delako lurraldean.

Lof Quemquemtrewen zibilez jantzitako bi gizonezkok buruan tiro joz hil zuten Elias Garay gazte maputxea eta beste anaia maputxe bat bi tiroz larri zauritua utzi dute.

Mugak - Zinema eta migrazioa. Dokumentala: Norte Salvaje

Data: 
Osteguna, Abendua 2, 2021 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Mosku-Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri

kartela

Migrazio-fenomenoak erabateko gaurkotasuna du, eta eragin berezia du gure hirian. Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak «mugak - Cine y Migración» izeneko miniziklo zinematografikoa proposatzen du abenduaren 1 eta 2rako.

Mugak - Zinema eta migrazioa. Dokumentala: En transito

Data: 
Asteazkena, Abendua 1, 2021 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Mosku-Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

Migrazio-fenomenoak erabateko gaurkotasuna du, eta eragin berezia du gure hirian. Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak «mugak - Cine y Migración» izeneko miniziklo zinematografikoa proposatzen du abenduaren 1 eta 2rako.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin