Portada

85 urte Behe Bidasoko matxinadaz

85 urte Behe Bidasoko matxinadaz

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- 2021eko irailak 5ean, 85 urte beteko dira faxistek Irun eta Hondarribia indarkeriaz hartu zutela. Egun horietan jazotakoek eragin zuzena izan zuten 40 urte iraun zuen erregimen diktatorialean eta egungo gizartearen oinarrietan. Urteurrena oroitarazi eta oroimena aldarrikatzeko, Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu.

Francisco Sagarzazu, falangista, ustela eta lapurra

Pleno extraordinario del 12 de agosto.

Abotsanitz.-Francisco Sagarzazu Sagarzazu jaunaren ondorengoen ondasunen dohaintza onartzeko proposamena’. Hitzez hitz, hau da abuztuko ezohiko osoko bilkuraren gai-zerrendako hirugarren puntuan eztabaidatzen ari garena. Baina ezin dugu honetaz eztabaidatu, aipatutako ondasun horien jatorria eta Francisco Sagarzazu Sagarzazu nor zen azaldu gabe.

Migraziopolitika arrazistek hildako hirugarren migratzailea

Zona del río Bidasoa dónde ha muerto una persona migrante al intetar cruzar el río.

Irungo Harrera Sarea.- Gaur (atzoagatik) gizon bat hil da Irun eta Hendaiaren arteko muga zeharkatzen saiatzen ari zela.

Heriotza hori ezin dugu gertaera isolatu eta ustekabekotzat hartu. Testuinguru bati erantzuten dio gertaera horrek: migratzaile eta errefuxiatuei EB eta estatukideek aplikatzen duten migrazio eta kontrol politika arrazistak dira eragile zuzenak, bidaiatzeko bide hilgarriak hartzera bultzatzen baitituzte.

Itsas hondotik “sare fantasma” bat aterako dute, operazio konplexu bati esker

Red fantasma

Uliako itsas hondotik sare fantasma bat ateratzeko asmoa dago, Donosti Buceo, Eguzki, Guardia Zibilaren Itsas Zerbitzua eta AZTIren parte hartzea eskatu duen operazio konplexu samar baten bitartez. Zehatz-mehatz, Mendebaldeko Bantxa aldean izango da, Pasaiko portuko bokanatik atera eta ezkerrera.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin