
Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa.- Udaberriko Eskola Politikoa ari da bere hondarrera iristen; azken saioa datorren ostegunean izango da, ohi bezala 18:30ean Arbesko Toki Alai eskolan. Itxiera saio honetan Unai Apaolaza Amenabar izango dugu gurekin, filosofo eta Ehun kolektiboko militante ohia, euskal estatugintzaren ibilbidea aztertu eta bide berri baten proposamena egiteko.
Ocupación S.A. traizio baten erretratua da. Ikuspegi zehatz eta argitaragabe batekin, dokumentalak Mendebaldeko Sahararen ustiapen ekonomikoan inplikatutako enpresari eta politikari espainiarren izen-abizenak azaltzen ditu, Afrikako azken kolonia eta munduko lurralde bortitz, militarizatu eta zentsuratuenetako bat.
Manifestazio historikoa izan zen, zalantzarik gabe. Bidasoa eskualdeko eta Bortzirietako 40 entitate baino gehiago biltzen dituen Bidasoako Osasun Plataformak deitutako atzoko manifestazioan dozenaka mila lagunek (10 mila eta 12 mila artean) parte hartu zuten Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren datuak aipatuz antolatzaileen arabera. Sentimendua eta salaketa argia eta irmoa da, “Honek aldatu behar du!”.