"Kideak, birus arriskutsu bat zabaltzen ari da Munduan zehar, gure herri eta auzoak inguratuz eta gure etxeetako ateetaraino iritsiz.
Ez da gaixotasun berria, baina desberdina da, eta gure esku dago kutsadurarekin eta erreakzio toxiko horrekin amaitzea.
Ez utzi faxismoagatik pozoitzen. Borrokatu eta dantza egiteari ez utzi...."
Gogor astintzen duten haizeteak naturan eragina duen bezala, hondamendia dakar. Izurriteak, jendarte txiroenek pairatzen dituzte ondorio lazgarrienak, ingurumena hondatuz ekosistema aztoratuz, suntsipena. Denboralak txikizioa areagotzen du, gizabanakoa babesleku bila ezinbestean dabilen bitartean triskantza heltzen da eta zahugarrienak beti dira kolpatuenak.
"Kontseiluaren nondik norakoei dagokienez, azkeneko urteetan Euskal Herrian zehar zabaldu den antolakuntza komunista lurralde guztietara hedatu asmoz, Irun nahiz Hondarribin urrats bat eman nahi dugu norabide horretan Kontseiluaren sorrerarekin. Horretaz gain, sozialismoaren eraikuntza helburu, Kontseilua lan lerro ezberdinak abiatzeko baliatuko ditugu eta, azken finean, arlo ezberdinetako elkarlan horren emaitza izan(go) da Kontseilua."
Kolonbiako hainbat erakunde antimilitaristen nazioarteko deiari erantzunez (giza eskubideen defentsa eta bizitzaren aldeko borrokak), elkarretaratze bat egin zen San Juan Plazan, Kolonbiako komunitateak antolatuta, gure hirian, sarraskiaren amaiera eta giza eskubideen eta askatasunen urraketa eskatzeko.