
Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Beteranoetan, Josu Tornay Gipuzkoako txapelduna. Fernando Hoyos (83 urte), 1955ean eta aurreko urteetan jaiotakoen sailkapen bereziko bigarrena. Jubenilen kategorian, Gros Xake Taldeko Alex Odriozolaren garaipena. Aritz Tornay gure jokalariak 6. postua lortu du, eta haren arreba, Haizea Tornay, Jubenil Txapelketako lehen emakumezkoa, 9. postuan geratu da. Zorionak!!! guztioi!
Abotsanitz.- Mugitu ezin den elefantea, hori da herritar gehienentzako Hondarribiko Udala. Herritarren eskaerak erantzuten ez dituen elefantea, urtetik urtera zehazten dituen helburuak betetzeko gai ez dena, langile taldea osatzeko imintziorik ere egiten ez duena, azpiegitura publikoen mantenuari beharrezko arreta jartzen ez diona, zerbitzu publikoetan gabezi ikaragarriak dituena, udaletxeko eta beste zenbait udal eraikinetako ateak itxita mantentzen dituena.
Artiako Lagunak.- Martxoaren 21ean Basoen eta Zuhaitzaren Eguna eta martxoaren 26an Klimaren Mundu Eguna direla eta, Artiako Lagunak auzo-plataformak Irungo Udalari eskatu dio 30 urtetik gorako lizarrei errukia adierazteko keinu bat egin dezala, eta indultua eman diezaiela, Bienabe Artiako aparkaleku berriaren obran aurreikusita duen lizarren mozketa geldiaraziz, udaberri honetan ere loratu daitezen.
Txingudiko Pentsionisten Mugimendua.- Hileko azken astelehen guztietan bezala, martxoaren 29an, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitzen du eguerdiko 12etan San Juan plazatik aterako den manifestaziora. Eta erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren, San Juan plazara itzuliko gara ekitaldia burutzeko.