Portada

Elizak 3.994 euro eskatu dizkio Hondarribiko Gaztetxeari

2020ko martxoaren 5ean desalojatu zuten Hondarribiko Gaztetxea. Urte bat pasa da jada eta koste errepresiboak iristen hasi dira. Kasu honetan Hondarribiko elizak eta haien ordezkari eta abokatuek, Hondarribiko Gaztetxeko kideei 3994€ko epaiketa kostuak eskatzen dizkigute. Gazteak eta ikasleak gara eta ez daukagu inungo baliabide ekonomikorik isun honi aurre egiteko.

Online jarduerez eta aurrez aurreko lehen jarduerez betetako astea

foto grupo

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Gure Xake Eskolako txapelketak, Lichessen, eta aurrez aurre: San Joseko SUB2200 txapelketa, Gasteizen, Martintxoko lagunek antolatua, eta Euskal Herriko LIgaren 1. fasearen hasiera, sentsazio onekin, Gros A faboritoaren aurkako norgehiagokan 3-1 galdu arren.

Martxoak 27 etxeko langileei omenaldia eta errekonozimendua

Data: 
Larunbata, Martxoa 27, 2021 - 11:00
Non: 
San Juan Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Karta

Homenaje Trabajadoras Hogar

Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Karta.- Martxoaren 30ean, etxeko langileen nazioarteko eguna da. Sektore horretan jasandako diskriminazio sistematikoa, prekarietatea, gutxiespena eta bideraezintasuna agenda politikoan jartzeko helburuarekin.

Muga ixteak heriotza arriskuak sustatzen ditu Irun eta Hendaia artean

Argazkia: bidasoa.hitza.eus. Bi migratzaile, larunbatean, Santiago zubia zeharkatzen

Irungo Harrera Sarea.- Azken egunotan, Bidasoa ibaian, Irun eta Hendaia artean, gazte migratzaileak gutxienez bi aldiz erreskatatu dituztela jakin du Irungo Harrera Sareak. Europa iparralderako bidean dauden pertsonak, Frantziako estatuaren muga itxieraren aurrean igerian pasatzen saiatzen direnak, eta lesioak eta nekea direla eta artatu behar izan dituztenak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin