
Irungo Harrera Sarea.- IHSk jatorri desberdinetako pertsonei egin die harrera udan; gehienak, Ginea Conakry, Mali eta Boli Kostakoak, eta gutxi batzuk, Kamerun, Senegal eta Nigerrekoak, besteak beste. Profil ugariena bakarrik zetozen gizon gazteena izan da, baina baita bakarrik edo haur txikiekin zetozen emakumeena ere. Gehienak Kanarietatik etorriak izan dira, ikusten denez Afrikako migrazio-bideak aldatuz doaz Espainiak eta Marokok zirkulazio askatasuna oztopatzeko egiten duten presio militarraren arabera.
Abotsanitz.- Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakunde gipuzkoarrak Greziako Lesbos irlan abian duen proiektuarentzako diru laguntza bat eskatu dugu gaur Hondarribiko Udalean. Irailaren 9an Greziako Lesbos irlako Moria kanpalekuak su hartu zuen, koronabirusaren hedapenaren aurrean erakundeen erantzun ezaren kontrako protesten ondorioz. Sugarrek erabat kiskali zuten kanpalekua, bertan bizi ziren milaka errefuxiatuak kale gorrian utziz.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Txingudiko Pentsiodunen Mugimendutik Irungo anbulatorioetan egingo diren kontzentrazioen alde agertu nahi dugu, hai zuzen ere “Dunboa” eta “Iturrino anaiak” (Gipuzkoa etorbidearen eta Artaleku kalearen artean) anbulatorioetan izango direnak, datorren 18an (ostirala), eguerdiko 13:00ean.
Irungo EH Bildu.- Badira bost urte Morian, Grezian, pertsona errefuxiatuentzako eremua sortu zenetik. Hasieran 3.000 pertsonentzat sortutako eremu hau kontrolik gabe hazi eta hazi da (gaur egun 12.000 lagun ditu), Europak beste alde batera begiratu duen bitartean eta estatuek pertsona errefuxiatuak artatzeko konpromisoa (2015 eta 2016 artean sinatutako banaketa kupoa) alboratu duten bitartean.