[Erreportajea] Ezohiko egoera, betiko lana

bidasoa.hitza.eus.- Uztailetik harrera lanak berreskuratu ditu Irungo Harrera Sareak. COVID-19ak eragindako egoerari ohitu dira jada, eta azken bi urteetan bezalaxe, egunero jaso dituzte migratzaileak.

bidasoa.hitza.eus.- Uztailetik harrera lanak berreskuratu ditu Irungo Harrera Sareak. COVID-19ak eragindako egoerari ohitu dira jada, eta azken bi urteetan bezalaxe, egunero jaso dituzte migratzaileak.

2019. urtean 355 migratzaile pasatu ziren Hendaiako atxikitze zentrotik. Pandemiak egoera gogortu die bertan diren migratzaileei.
berria.eus. Oihana Teyseyre Koskarat.- Urtero ematen ditu migrazioari buruzko datuak Cimade elkarteak, baina 2019ko datuek badute berezitasun bat: 2019ko urtarrilaren lehenetik, atxikitze epea luzatzea erabaki zuen Frantziako Gobernuak, 45 egunetik 90 egunera. Maite Etxeberri Cimade elkarteko langilea da, eta Hendaiako atxikitze zentroan egiten du lan, paperik gabekoei kontseilu juridikoak ematen.

Irungo EH Bildu.- Hasi berria den ikasturtea berezia eta zaila izaten ari da hezkuntza komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle, gainerako langile eta familientzat. Jakin badakigu sekulako ahalegina egiten ari direla COVID-19ak sortutako osasun egoerari aurre egiteko eta EH Bildutik gure animorik handienak bidali nahi dizkiegu.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Txingudiko Pentsiodunen Mugimendukoek Bidasoa Eskualdeko Ospitalean, irailaren 25ean (ostirala), goizeko 11:00etan, egingo den kontzentrazioaren alde agertu nahi dugu. Izan ere, Osakidetzako sindikatuek mobilizazio egutegia antolatu dute osasungintza publikoa beharrezko giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzeko, kalitatezko arreta ematea ahalbideratuko dutenak.

Bidasoako emakumeak.- Pertsonen salerosketaren eta sexu-esplotazioaren aurkako nazioarteko eguna, pandemia eta kalteberatasun testuinguruan emakume eta neska askorentzat.