Portada

Irungo EH Bilduk pozez hartzen du Artiako ezkiak ez botatzea eta Artiako Lagunak taldearen lana txalotzen du

Tilos de ArtiaLerro hauen bitartez, Irungo EH Bildu osatzen dugunok jakinarazi nahi dugu pozez hartzen dugula atzo Irungo udalak Artiako ezkien gainean ezagutzera eman zuen berria.

Hala eta guztiz ere, faltan botatzen dugu prozesu osoaren nondik norakoak azaldu ez izana. COVID19ko egoera eman baino lehen, Irungo udalak ezki horiek mozteko agindua emanda zuen. Zegoen txosten tekniko bakarrak moztea alternatiba bakarra zela zioen, beraz, ez zegoen ezer egiterik. Baina erabaki hori mahai gainean egonda, auzolagun talde bat sortu zen zuhaitz hauen defentsan.

Bidasoko Asanblada Feministatik erabat gaitzesten dugu joan den larunbatean, Lazkaon emakume talde bati zuzendudako jazarpena

erasoakBehin eta berriz gaitzetsi behar ditugu, tamalez, emakume izate hutsagatik behin eta berriz jasaten ditugun jarrera matxistak.

Hemendik babesa eman nahi diegu emakume talde honi eta haien familiei.

Ez zaudete bakarrik!

Abotsanitz Udal Taldearen balorazioa, Hondarribiko Plan Orokorra baliogabetzen duen sententziaren aurrean

Zaldunborda rueda prensa AbotsanitzAbotsanitz.- Ilegala zela esan genuen, baina ez ziguten kasurik egin. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari jarritako zazpi helegiteetako baten sententzia ezagutu dugu, eta ziur gaude beste sei helegiteenak ere antzerakoak izango liratekeela. 2017 urtean esan genuen hau gertatuko zela, dokumentua irregulartasunez beteta zegoela, eta halere Txomin Sagarzazuk aurrera jarraitzea erabaki zuen. Denetarik esan ziguten, gezurretan ari ginela, manipulatzaileak ginela, herriaren kontra ari ginela, erotuta geundela... Orain, epaileak arrazoia eman digunean, nor da gezurtia, nor da manipulatzailea, nor dago herriaren kontra?

Ekainak 19 Denak Kalera! Krisia kapitalak pagatu dezala

Cuidar el servicio público, repartir la riqueza, primero al vidaEskubide Sozialen Karta, Euskal Herri mailan eskubide sozialak defendatu eta eredu sozio-ekonomiko justuago bat eraikitzeko dugun koordinazio tresna garrantzitsua da. Tokian tokiko borroka eta esperientzien garrantzia ukatu gabe, horien indarrak bildu eta egiturazko aldaketak egiteko, Euskal Herri mailako topagunea.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin