Gaur Kalejira Antifaxista
- Gehiago irakurriGaur Kalejira Antifaxista -ri buruz
- iruzkin 1
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Alarde Publikoa.- Alarde Publikoak herritar guztiak agurtu nahi ditu, aurten ez baita Alardea egiterik izango, COVID-19 dela eta. Hartara, hiriko etxe guztietan diptiko bat banatu da; bertan, argazki batzuen artean, mezu batek honako hauek adierazten ditu: elkartasuna gehien sufritu dutenei, esker ona lehen lerroan egon direnei, eta krisi honetatik gizarte hobea, berdinagoa eta elkartuagoa izanik aterako garen konfiantza, itxaropena eta irmotasuna.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Pandemia sekulako kolpea izan da gizarte guztiarentzat, eta bereziki, askoz gogorragoa izan da adinekoentzat. Lerro hauen bitartez, TPM Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak begirune osoa eta dolumina iritsarazi nahi dizkie hildakoen familiei eta gertukoei, kontuan izanik hildako asko eta asko pentsiodunak zirela.
Patxi Ruizek 31 egunez aurrera eramandako gose eta egarri grebek agerian utzi dute kartzelaren benetako izaera hiltzailea eta, hau gizartearen isla izanik, sistemaren benetako aurpegi torturatzailea ere. Presoaren pertsonalitatea apurtzea da kartzelaren helburua, jende obedientea eta irizpiderik gabekoa sortzea.
Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Karta.- Etxean geratu gara eta orain kaleak hartuko ditugu. Horrela dio gaurko mobilizazio egunaren deialdiak. Birusaren unerik txarrenetan ezinbestekoa izan da gure etxeetan konfinatzea, horretarako aukera izan dutenek behintzat, guztion osasuna bermatzeko. Orain ezinbestekoa da kalera ateratzea gure eskubideen alde borrokatzeko.