Portada

Urrian 128 langabe gehiago Bidasoaldean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, urrian 4.002 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 113 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 15 Hondarribian. Berriz, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altueba duena.

Gaur egun, Irunen, 3.395 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,7 hain zuzen. Iazko urriko hilabetearekin konparatua 96 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Igandean, 1936ko abuztuaren 11an Pikoketan fusilatu zituztenei omenaldia

Data: 
Igandea, Urria 27, 2019 - 12:30
Non: 
Pikoketa

Urtero bezala, igandean 12:30ean 1936ko abuztuan hildakoei omenaldia egingo diete Pikoketan.

Musika, txalaparta, lore sorta... eta Pikoketako jatetxean bazkaria.

1936ko abuztuaren 11an gertatu zenari buruzko informazioa .....

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako 25N Nazioarteko Eguna prestatzeko bilera

Data: 
Asteazkena, Urria 16, 2019 - 17:00 -tik Osteguna, Urria 17, 2019 - 16:55 -ra
Non: 
Palmera Monteron, 5. aretoan
Antolatzen du : 
M8 Asanblada Feminista

Foto archivoAzaroaren 25 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna dela eta, antolatuko diren ekitaldien prestaketa lanetan parte hartzera Bidasoako emakumeak gonbidatzen ditugu Bilera, datorren asteazkenean hilak 16 Palmera Monteron arratsaldeko 17:00tan, 5. aretoan. Anima zaitez!

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin