Hitzaldi-Dastatzea Elitxun
- Gehiago irakurriHitzaldi-Dastatzea Elitxun -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Jakitera eman dituzten datuen arabera, azaroan 14 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Hala eta guztiz ere, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altueba duena.
Irunen 11 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.384 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,7 hain zuzen. Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 115 langabe gutxiago daude orain Irunen.
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Mila esker deialdiari erantzuteagatik. Gaur betirako Gudaria izango den gizon bat, Euskal Abertzale bat eta heriotza heldu arte borrokan ibili zen gizon bat agurtzen dugu. Dagoeneko, 26 urte bete dira Kepa Ordoki Vazquez-en heriotzaz.
Elkarte gisa, oroimena, justizia soziala, eta egiaren jarraipena sustatzen dugu. Honenbestez, Kepa Ordoki komandantearen bizitza oroitarazi, bere jarduna goraipatu eta aldarrikatu nahi dugu gaur.
Lezon dagoen eta okintzarako labeak egiten dituen Salva Industrialeko enpresako langileek gaur, Azaroak 27 ekin diote beraien lehenengo lan uzteari. Hurregon lan uztea Abenduaren 11ean izango da eta hau egiteko arrazoiak, lana kanpora ateratzea, honek suposatzen duen enplegu prekarizazioarekin, eta enpresak 2020rako lan egutegien inposaketa dira.
Aurten, Irungo Harrera Sarea-k 2100 migratzaile baina gehiago artatu ditu.
Legez kanpoko kanporatzeen gorakadaren eta bitarteko publikoan sartzeko ezintasunaren aurrean, bidasotarren elkartasunaren aldeko apustua egin du IHSk. Irundik igarotako migratzaileen legez kanpoko kanporatzeen lehen ondorioa da mugaren alde honetan dagoen bitartekoan jada ezin dutela sartu, plaza libreak egon arren, lehenago erabili dutelako. Ildo horretan, ez da aurreikusi Irungo aterpetxean egoteko epeak luzatzea, urtaroa, baldintza klimatologikoak edo pertsona horien migrazioa are gehiago okertzen duten beste faktore batzuk alde batera utzita.
Arriola kontseilariak eta Asensio foru diputatuak otsailean iragarri zuten Gipuzkoako Esparru Akordio berria urratu eta praktikan ia-ia ezerezean uzten du Aurrekontu Proiektuak.
Eusko Jaurlaritzaren 2020ko Aurrekontu Proiektuak, asko aldatu ezean, Gipuzkoako ibaiak saneatzeko lanetan atzerapen gehiago ekarriko dute, ez baitute nahiko diru aurreikusi Lakuak alor honetan hartutako konpromisoak betetzeko.
Badoa ikasturtea aurrera eta badator bigarren Kabigorriko bertso gaua ere. Azaroaren 7an izango da 19:30ean hasita.
Bertan ariko dira kantuan Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia hendaiarrak, Oihana Bartra bilbotarra eta Julen Zulaika zarauztarra. Saioaren gidaritza Oinatz Mitxelena irundarrarena izango da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Iker Altuna hendaiarraren bitartez.