Su Txikian.- Datorren azaroaren 1, 2 eta 3an Euskal Herriko V. Jarduera Feministak ospatuko dira Durangon. Bidasoaldean jardunaldiak aurkezteko egingo den bilerera gonbidatu nahi zaitugu. Eskualdeko talde feminista eta emakume anitzak bildu nahi ditugu jardunaldiak aurkezteaz gain elkar ezagutu eta Bidasoaldeko feminismoaren egoeraz eztabaidatzeko.
Alaiart. Oiartzunen jaioa (1993).Haur Ezkuntzan graduatua EHU baita Arte Plastikoa eta Ilustrazio Diseinuan ere Escola Massana, Bartzelona.
“Zalantzarik gabe” pop kutsua duen abesti berria lehorreratu dugu, udaldiko tenperatura beroek gure doinua zertxobait leundu eta marmoken alderik gozoena erakutsi asmoz. Abestiaren hitz eta erritmoek, geldiarazte eta oztopo ditugun gai eta pertsonekin haustera garamatza, gizakia, maitasuna eta bizitzaren korrontera erakarri nahi dugu. Pizkunde kanta dugu ezbairik gabe, kontzientzia zabaltzen ahalbidetzen diguna norbanakoari eta egun itsasoari zein naturari orohar zor diogun begirunea azpimarratuz.
Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak antolatutako hilabete honetako manifestazioa San Juan plazatik atera zen eta INSSko bulegoetara joan zen, Juncal kalean. Bertan, Magdalena Valerio andrea, Enplegu eta Gizarte Segurantza ministroa, gutun bat eman zioten, Pedro Sanchezi, jarduneko presidenteari, helarazteko.