Portada

Iñigo Muguruza hil da

Iñigo con botella I 8x8 150argia.eus.- Iñigo Muguruza Irungo musikaria ostegun honetan hil da. Esklerosi anizkoitza zeukan eta gaixotasun hori dela-eta eszenatokiak utzi zituen 2015ean.

1964. urtean Irunen jaioa, Iñigo Muguruza musikarien familia bateko kidea zen. Bere anaia Ferminekin batera 1984an Kortatu taldea sortu zuen, Euskal Herriko rockaren historian berebiziko garrantzia izan duen banda: punk, ska eta reggae konbinazio elektrikoari esker, 80ko hamarkadako kanta garrantzitsu asko sinatu zituzten.

Abotsanitz. 2019ko Hondarribiko Alardea

Logo AbotsanitzAbotsanitz.- Iristear dira herriko jaiak, eta azken urteotan egin izan dugun bezala, Alardeari buruzko gogoeta plazaratu nahi dugu Abotsanitzeko kideok aurten ere. Urte berezia izan da, udal hauteskundeak izan direlako. Gure programan argi azaldu genuen ez dugula jarrera absolutistarik hartuko, konponbidera eramango gaituen prozesuaren aldeko jarrera baizik. Ez dugu elikatu nahi “garaile eta galtzailearen” dikotomia. Prozesu bateratzaile batean sinisten dugu, hondarribiarren ondarea den Alardea herritar denona egiteko balioko duen prozesuan, hain zuzen ere. Eta uste dugu gure proposamen honek herritar multzo handi baten babesa jaso duela, udalean oposizioko lehen lekua indartuz eta zinegotzi bat gehiago lortuz.

Bigarren hilabetez jarraian igo da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, abuztuan 3.918 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 61 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 11 Hondarribian. Bidasoa Behea berriz da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena.

Gaur egun, Irunen, 3.349 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,6a hain zuzen. Iazko abuztukoko hilabetearekin konparatua 81 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Kabigorri. Erakusketa: "We are here, we are queer"

Data: 
Osteguna, Abuztua 29, 2019 - 19:00 -tik Ostirala, Iraila 13, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Cartel anunciador"We are here, we are queer", drag queen eta king kulturari buruzko erakusketa bat da, eta genero horrek generoarekin duen harremana zalantzan jartzen du. Trabestismoa beti izan da borrokarako bide bat komunitate txikientzat. Dragak, politika eta entretenimendua nahastuz, cis-heteronormatibitatearen ikuspegi berri bat eskaintzen du. Erakusketa hori, gogoeta baten lehen pausoa, identitate queer-aren inguruan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin