Gaur, abuztuak 21 asteazkena eman diogu hasiera G7 Ez! Plataformak eta Alternatives G7 plataformak antolatutako kontra-gailurrari. Ficoban egindako irekiera ekitaldian hitza hartu dute bi plataformetako bozeramaileek, eta baita kontra-gailurrean parte hartuko duten hainbat mugimendu sozial eta elkarte desberdinetako ordezkariek ere. Hauek izan dira hitza hartu duten kideak: Saint Nazaire hiriko jaka hori bat, Aita Mariko ordezkari bat, Luciana Ghiotto militante feminista argentinarra, Jose María Uria Gaur Geroa-Duintasuna pentsiodunen ordezkaria, Mixel Berhokoirigoin bakearen artisaua eta Geneviève Legay, joan den martxoaren 23an Nizan jaka horiek egindako mobilizazio batean poliziak zauritutako militantea. Kontra-gailurrak iraungo duen hiru egunetan zehar ehun hitzaldi eta ekimen baino gehiago izanen dira.
Astelehen honetan, gure eskualdeko pentsiodunen mobilizazio berri bat. Oraingoan, Europar Batasuna eta G7 izan dira bere salaketen helburua. Beren ustez, eskubideetan murrizketen errudun dira biak, eta horien artean pentsioak. Ez dirudi bere aldarrikapenetan huts egingo dutenik, hala diote "2018ko urtarriletik, astelehenero plazetan" erakusten dutela "arrazoia" dela eta "ez G7, ez eta IBEX35, IBEX35, eta baita botere politikoa ere, ez direla izan nahi duten kolorearena, pentsiodunekin izango dira".
Aste honetan, kontrajarritako bi munduren lekuko izanen gara Alde batetik, Miarritzen elkartuko dira munduko herrialde boteretsuenetako estatu-buruak. Bertako herritarrengandik erabat bunkerizatu eta isolatutako hiri batean ospatuko dute G7ko gailurra, neurrigabeko okupazio polizial eta militarra ezarrita.
Aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura eraikitako politikak eztabaidatzeko helburuz biltzen dira, modu horretan hain larriak diren ezberditasun sozialak sakonduz eta gure planetak pairatzen duen hondamendi ekologikoa areagotuz.
“Izan zirenak eta izango direnak gogoan” omenaldiaren bitartez, Frankismoan emakumeak jasandako errepresioa gogorarazi du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Omenaldian Rosi Perez Blanco eta Juncal Violetek errekonozimendu berezia jaso dute Frankismoan jasan zuten errepresioagatik.
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak hamarnak lagun bildu ditu Pikoketako fusilatuen monolitoan. “Izan zirenak eta izango direnak gogoan” proiektuaren bitartez, Bidasoan errepresioa jasan izan duten 50tik gora emakumak errebindikatu ditu elkarteak banan banan emakumeen izen abizenak eta jasandako errepresioa aipatuz.