Portada

Hendaiako gaztetxeak behin-behineko kokaleku berria du

Argazkia: Antexeta IrratiaTopatu.- Hendaitz gazte asanbladako kideek eta Herriko Etxeak bi urteko lagapena sinatu dute Kaneta auzoko Mediku-Etxe zaharra gaztetxe moduan erabiltzeko.

Abuztuan utzi zuten gazte sanbldako kideek Sasiko gaztetxea eta Hendaiako Suhiltzaileen Kaxerna zaharra okupatu zuten. Horren ostean, Herriko Etxeak gaztetxea aterpetzeko toki bat bilatzeko konpromisoa hartu zuen eta azken hilabeteetan negoziaketa prozesuan murgilduak ibili dira bi aldeak.

Enrique Lekuonari omenaldia

Enrique Lekuonari omenaldiaEzagutzeko zoriona izan genuenok, itsaso sakonean murgiltzen gaituen bere begirada infinitua dugu gogoan, bihotzean; gainerakoek, bere lanen emaitzaz goza dezakezue non nahi erreparatu ezkero.

Hemendik, bere oroitzapena partitzeaz gainera, bihar eguerdian mariñelen bere omenez antolatu den omenaldira joateko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Abuztuaren 19tik 23ra antolatuko dute G7aren kontragailurra Hendaia eta Irun artean

Egitaraua aurkeztu dute G7 EZ plataforma osatzen duten eragileek. (Argazkia: LAB)Topatu.- G7 EZ! plataformak, Alternatives G7erekin batera, kontragailurra eta hainbat mobilizazio antolatu ditu Miarritzen bilduko den G7aren gailurrari erantzuteko.

G7 EZ! plataformak gaur goizeko prentsaurrekoan hurrengo hilabeteetarako mobilizazio eta ekimenen berri eman du. 

Azaldu duten moduan, azaroan hasi zen plataforma osatzen; Euskal Herriko hainbat eragile, mugimendu, sindikatu eta alderdi bilduz. Egun, 49 eragilek osatzen dute plataforma. Hala ere, nazioarteko atxikimenduak ere biltzen dabiltza eta datorren egunetan horien berri emango dutela iragarri dute. 

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin