Portada

Datorren astelehenean Pentsionisten manifestazio berria Irunen

Data: 
Astelehena, Maiatza 27, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Maiatza 28, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT)

Concentración pensionistas Plaza Sanjuan, IrunDatorren 27an, hilaren azken astelehena denez, Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT) manifestazio batera deitzen dizuegu. 12:00etan aterako gara San Juan Plazatik, Colon ibilbidean barrena ibiliko gara, ondoren Luis Mariano kalea zeharkatuta, berriro Colon ibilbidera joko dugu, eta manifestazioa San Juan Plazan amaituko dugu, udaletxearen aurrean.

Aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietan udaletik martxan jarriko den erasoen kontrako protokoloan Su Txikian ez du parte hartuko

Argazkia bidasoa.hitza.eus: Joan den martxoaren 8an hiriko zenbait emakumek udalaren aurkako protesta egin zuten, tartean, Emakumeen Etxea egitea eskatuz edo erasoen kontrako protokoloa betearaztea exijituz. Su Txikian Elkarte Feminista.- Lehengo urtean protokoloaren diseinuan eta banaketan parte hartu genuen gure indar eta gogoak bertan jarriz, jaietan emakumeok* modu askeago batean gozatu ahal izateko. Udaleko teknikariekin elkarlanean aritu ginen protokoloa ahalik eta osatuen gera zedin.

Udal gobernuaren kudeaketa okerraren festibala

James Cotton - Hondarribia 2008Abotsanitz.- Berriki komunikabideen bidez jasotako informazioaren arabera jakin dugu Hondarribia Blues Jaialdia ez dela ospatuko aurten gure herrian. Abotsanitzek kezkaz jaso du berri hau, jaialdiak berak nazio mailan zein nazioartean lortu duen maila eta sona ikusirik. Udalaren gardentasun faltaren hamaikagarren adibidea dugu hau.

EH Bildu Hondarribia. Herri programako hirugarren bideoa

EH Bildu Hondarribia.- EHBildun ez gaude inoren kontra, pertsona guztiak herriko festetan parte hartzearen alde gaude. Politika publikoak behar dira parekidetasuna nahi badugu eta gure herriko udalak etxeko lan handi bat du egiteke, ez dugu berdintasun politikarik. Hori lortzeko egingo du lan Hondarribiko EHBilduko taldekideak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin