Abotsanitzen hauteskundeetarako hautagaitza
- Gehiago irakurriAbotsanitzen hauteskundeetarako hautagaitza -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Parean Berdintasuna Elkartea.- Datorren martxoaren 16an, larunbata, ‘Irungo emakumeak plazara!’ paseo historikoa egingo du Parean Elkarteak. Izen bera duen dokumentala aurkeztu genuen, pasa den otsailaren 21ean Oiasso museoan lehenengo eta astebete beranduago Amaia Antzokian, lehen emanaldian kanpoan geratu zirenei harrera egin asmoz. Era berean, martxoaren 7an berriz ikusi ahalko da Amaia antzokia handian, Irungo Udalak herriko eskoletako DBHko ikasleak gonbidatuko ditu bertara.
EH Bildu.- Hasieratik Irungo EHBilduk udal aurrekontu eza kezkaz ikusi du. Aurrekontu hauek XXI. mendeko hiri nabar hori garatzeko lagundu behar lukete, baina zoritxarrez, hor darraigu, IXX. mendeko sepia koloreko Irun horretan. Gipuzkoako azken bagoian gabiltza, eta bitartean, Gaintxurizketatik haratago bizitzak darrai, eta lurraldeak aurrera egiten du.
M8 Feminista Asanblada.- Martxoaren 8a emakume* langileon eguna da eta greba feminista egingo dugu. Emakumeok,transok eta bollerok lan guztiak utziko ditugu eta kaleak hartuko ditugu, greba bizitzako esparru guztietan kokatuz, soldatapeko zein doako lanetan. Martxoak 8an hetero-patriarkatu-kolonial-kapitalistak alboratzen gaituenok erdigunea hartuko dugu eta gure bizitzak erdigunean jarriko ditugu.
Jakitera eman dituzten datuen arabera, otsailan 36 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetatik.
Irunen pertsona bat gutxiago dago orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.574 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %12,3 hain zuzen. Iazko otsaileko hilabetearekin konparatua 91 langabe gutxiago daude orain Irunen.
Gainean dugu honezkero martxoko Kabigorriko bertso gaua. Martxoaren 7an izango da, 19:30ean hasita.