Portada

Maskaradak Irunera iritsiko dira, Kemen Dantza Taldearen eskutik

Iparraldeko MaskaradaPio XIItik irtengo da konpartsa, larunbat eguerdian.

Zuberoako Maskaradak plazaratuko ditu Kemen Dantza Taldeak, eta haren harrobi guztiak, larunbatean, martxoaren 2an. Euskal Herriko lurralde eta herri ezberdinetako inauteriak Irungo kaleetara ekarri ditu Kemenek azken urteetan, inaute larunbatean. Aurten hamargarren edizioa du ekimenak.

PIKE-NIKE, antzerki laburrak Hondarribia

Data: 
Larunbata, Martxoa 9, 2019 - 20:00 -tik Igandea, Martxoa 10, 2019 - 19:55 -ra
Non: 
Itsas Etxea, Hondarribia

Cartel de PIKE-NIKE Antzerki laburrak en HondarribiaKamakros Antzerki Tailerrak Urretxun antolatzen duen Antzez-Motz lehiaketa dugu, nolabait, proiektu honen sorburua. Izan ere, 2015ean, lehiaketa haren estreinako urtean, hain zuzen ere, bigarren saria eskuratu zuen Getariako Zanzara taldeak, "Eltxoak" lanaz, eta lehenengoa hirugarren edizioan (2017) "Inor ez dator" lanaz.

M8 Asanblada Feministak animatzen gaitu Martxoaren 8rako aktibitate atxikimenduak egitera

M8 kartela generalaHorretarako modu ezberdinak proposatu gaituzte:

  • Komertzioetan zerbait morea jarriz: globoak, zintak, dendako produktuak... imajinazioak ematen duena.
  • Eskoletan, elkartetan edo bestelako bilgunetan: dekorazioaz gain, prentsa oharrak, sare sozialetan jendea animatu parte hartzen prestatuak dauden aktibitaten edota grebarekin atxikimendua plazaratuz.
  • Biztanlegoa: mantalak balkoietatik zintzilikatuz eta prestatuak dauden aktibitatetan kartulinakin egindako esaldiak eraman, lazo edo arropa morea.

Gaur asanblada ireki berria M8-rako

Data: 
Asteazkena, Otsaila 27, 2019 - 17:00 -tik Osteguna, Otsaila 28, 2019 - 16:55 -ra
Non: 
Santiago Auzo Elkartea, Santiago Kalea 51. Irun
Antolatzen du : 
Irungo M8 Feminista Asanblada

Cartel anunciador asambleas abiertas de Irungo  M8 Asanblada Feminista

Martxoak 8a antolatzeko azken txanpan gaude, animatu eta etorri aste honetako asanblada irekira! Bilera, Santiago auzoko bizilagun elkartean izango da arratsaldeko 5etan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin